Andrew Goudelock eskolta iparramerikarra Surne Bilbao Basketen jokalari berri bihurtu da. Kobe Bryantek ‘Mini mamba’ ezizena jarri zion estatubatuarrak esperientzia luzea du atzetik, NBAko frankizia nagusietako batzuetan jokatu baitu (Los Angeles Lakers eta Houston Rockets), baita Europako talde onenetako batzuetan ere (Fenerbahçe Ülker, Maccabi Tel Aviv, Olimpia Milano edo UNICS Kazan, beste batzuen artean) Sasoi baterako sinatu du.
Bere mugarri pertsonalen artean badira ospe handiko batzuk, hala nola Eurocupeko eta VTBko MVP izatea 2014an, UNICS Kazanekin; 2015ean, berriz, Euroligako bigarren boskote onenean sartu zen, eta sasoi horretan hirukoen marka hautsi zuen, Bayern Munichi 10 sartu baitzizkion Fenerbahçe Ülkerren elastikoarekin. 2018an, Goudelock MVP izendatu zuten Legeko finaletan, txapeldunaren titulua Olimpia Milanorekin lortu ondoren.
Jokalaria Vilnius Rytasetik heltzen da Bilbora (historikoki, klub hori Lietuvos Rytas izenez ezagutzen zen); bertan, batez beste 14.2 puntu, 2.4. asistentzia eta 1.9 errebote egin ditu partida bakoitzeko, T3n % 47,5 lortuta, eta erregistro horiek Basketball Champions Leaguen hobetu zituen, 14.5 puntu eta 2.8 asistentzia egin baitzituen partida bakoitzeko.