31

Ángel Delgado

Altuera2,08

PosizioaPibota

JaiolekuaBajos de Haina, DOMINIKAR ERREPUBLIKA

Jaiotze-data1994/11/20

NazionalitateaDOMINIKAR ERREPUBLIKA

Lizentziacot

Biografia

Ángel Delgado pibot dominikarrak sasoi baterako sinatu du Surne Bilbao Basketekin. Jokalaria Movistar Estudiantesetik dator, talde horrekin aurreko sasoiko apirileko eta maiatzeko MVPak lortu ondoren. ACBn emandako lehenengo urtean, batez beste 8,5 puntu, 7,9 errebote eta 13 balorazio-kreditu lortu zituen, baina marka horiek hobetu egin zituen, 15,9 puntu, 12,9 errebote eta 24,5 balorazi kreditura iritsiz talde madrildarraren elastikoarekin jokatutako azken hamar partidetan.

Europara saltoa egin aurretik, Delgado NCAA esperientzia bizi izan zuen Seton Halleko Unibertsitatean. Dominikarra Big East Conferenceko urteko Rookie aukeratu zuten 14/15 sasoian. Piratesekin izandako kurtso estatistikorik onena 16/17 sasoia izan zen, batez beste 15,2 puntu eta 13,1 errebote lortu baitzituen partida bakoitzeko.

Jokalariak G Leaguen pasatu zen profesionaltasunera, Los Angelesko frankiziari lotutako Agua Caliente Clippers taldearen elastikoarekin. Delgadok errekordun historikoa izaten jarraitzen du gaur egun, bai erreboteei dagokienez (31) eta bai defentsa-erreboteei dagokienez (23), txapelketaren historiako partida batean. Estatu Batuetako bigarren txapelketen izandako ibilbide onari esker, NBArekin debutatu ahal izan zuen 18/19 sasoian, Los Angeles Clippersen elastikoarekin.
AEBetako esperientziaren ostean, jokalaria Israelgo ligan aritu zen, Hapoel Holon taldean, batezbesteko hauek lortuz: 8,5 puntu, 5,7 errebote eta 9,2ko balorazioa.

“Ángel Delgadok bere erreboterako instintua ekarriko digu, bi uztaietan. Erreboteari dagokionez, goi mailako jokalaria da, aurreko sasoian Endesa Ligan erakutsi zuen bezala. Gainera, oso jokalari eraginkorra da uztaitik gertu, bertan oso ondo erabiltzen baititu bai bere gorputza eta bai jaurtiketa-iskinak ere. Defentsan gogor jokatzen du eta ona da pick & roll egoeretan. Espero dugu gure ligan egingo duen bigarren sasoi honetan sendotasuna eta segurtasuna ekartzea gure eremuan.”

Rafa Pueyo, kirol-zuzendariaren iritzia

JOKALARIAREN GALERIA