Damien Inglis hegaleko pibota Surne Bilbao Basketen jokalari berri bihurtu da. Guyana Frantsesean jaiotako jokalariak Monako taldearen elastikoa defendatu zuen aurreko sasoian, eta berarekin Eurocupen txapelduna izan zen. 21/22 sasoian, Inglisek 6,5 puntu eta 4 errebote egin zituen, batez beste, Frantziako PRO A txapeletan; nolanahi ere, txapelketa horretan izandako batezbesteko onenak 20/21 sasoikoak dira, orduan 11 puntu, 4,5 errebote eta 3 asistentzia egin baitzituen partida bakoitzeko, Strasbourgen elastikoa defendatuz.
Damien Inglis 2014ko Drafteko 31. postuan aukeratu zuen Milwaukee Bucksek. Minnesotako taldearekin 20 partida jokatu zituen 15/16 sasoian. Halaber, minutuak izan zituen Garapen Ligan, Westchester Knicksein bereziki nabarmenduz, talde horrekin 13,1 puntu, 7 errebote eta 3 asistentzia lortu baitzituen partida bakoitzeko