23

David Walker

Altuera1,97

PosizioaHegalekoa

JAIOLEKUASTOW, OHIO

Jaiotze-data1993/11/24

NazionalitateaAEB

LizentziaEXT

Biografía

David Walker hegaleko estatubatuarra 21/22 denboraldia hasita Surne Bilbao Basketera etorri da. Jokalariak ondo baino hobeto ezagutzen du Endesa Liga, eta guztira 116 partida jokatu ditu, Morabanc Andorraren elastikoa lau denboraldiz defendatu ondoren, 16/17tik 19/20ra.

Walker, Bundesligatik igaro ondoren iritsi da Bilbora. Iazko denboraldian 8.4 puntu, 2.8 asistentzia eta 2.1 errebote lortu zituen Medi Bayreuthekin. Jokalariak 21/22 denboraldia MHP Riesen Ludwigsburg taldean hasi zuen.

Ohioko hegalekoak Northeastern Huskiesentzat jokatu zuen, eta batez beste 17.9 puntu, 4 asistentzia eta 3.8 errebote lortu zituen bere azken denboraldian (15/16).

“David Walker, ACB Ligan aritua, talde jokoan jokalari ona da. Eskolta zein hegalekoak defenda ditzakeen jokalari fisikoa da. Erasoan jaurtitzaile ona da, uztaitik gertu egindako amaieretan indartsua, eta baloirik gabe ondo jokatzen du bere joko irakurketa onaren ondorioz”.

Rafa Pueyo, kirol-zuzendariaren iritzia

JOKALARIAREN GALERIA