21

Gytis Masiulis

Altuera2,06

PosizioaHegaleko pibota

JaiolekuaKaunas, Lituania

Jaiotze-data1998/04/10

NazionalitateaLituania

LizentziaEur

Biografia

Surne Bilbao Basket eta Gytis Masiulis hegaleko pibot lituaniarra akordio batera iritsi dira sasoi baterako. Jokalaria Lituaniako Lietkabelis taldetik dator. Bertan, 12,8 puntu eta 5,6 errebote lortu ditu, batez beste, Lituaniako ligaren eta Eurocupen artean, hiruko jaurtiketetan % 38,5 lortuta. Masiulis, gainera, MVP izan zen azken Eurocupeko azken edizioaren talde-faseko J4an, bere taldeak Telenet Giants Antwerpen aurrean izandako garaipenean 26 puntu, 10 errebote eta 38ko balorazioa lortu ondoren. Bere azken kirol esperientzia Olinpiaden aurreko txapelketa Lituaniako selekzio absolutuarekin jokatzea izan da.

Zalgirisen beheko kategorietan trebatutako jokalari hau Lituaniako ligako zenbait taldetan aritu da, Zlgirisaz gain. 2018ko udan, Neptunas Klaipedarekin sinatu zuen, eta bertan bi sasoiz egon zen; geroago, Alemaniako 19/20 sasoiko G-BBLren amaierako fasea Fraport Skylinersekin jokatu ondoren, Lietkabelisekin sinatu zuen –talde horretatik dator orain-.

“Gytis Masiulis nazioarteko hegaleko pibot lituaniar bat da, bai erasoan eta bai defentsan jokatzean dituen energia eta jardunagatik nabarmentzen dena.
Errebote-hartzaile ona da bi uztaietan, ondo egiten du korrika pistatik eta kanpo-jaurtiketa ona du, 1×1 egoeretan ere abantaila ateratzeko aprobetxatzen duena. Anbizio handiarekin dator, bere maila Endesa Ligan erakusteko”.

Opinión del Director deportivo Rafa Pueyo

JOKALARIAREN GALERIA