Jeff Withey pibot estatubatuarra sasoi baterako sinatu du Surne Bilbao Basketekin. Kaliforniako jokalaria 2013ko Drafteko 39. posizioan aukeratu zuen Portland Trail Blazersek, eta 200 partida baino gehiago jokatu ditu NBAn, New Orleans Pelicans (2013/2015), Utah Jazz (2015/2017) eta Dallas Mavericks (2017/2018) taldeen elastikoak defendatuz.
Estatu Batuetan egindako karreraren ostean, Atlantikoa zeharkatu zuen Tofaş Bursan eta Greziako Lavrion esperientzia laburrak bizitzeko, 18/19 sasoian. 19/20ko sasoian, berriz, Ironi Ness Zionarekin sinatu zuen, eta berarekin batezbesteko apartak lortu zituen: 13,8 puntu, 10,7 errebote, 2,6 txapel eta 24ko balorazioa Israelgo Superligan. Bere azken esperientzia Hego Korean izan du, Goyang Orion Orionsen elastikoarekin.
Jokalariak inpaktu handia izan zuen NCCAAn, Kansasko Unibertsitatearekin; hala, Victor Oladiporekin batera,Saskibaloi Entrenatzaileen Elkarte Nazionalak (NABC) urteko defentsa-jokalari onena aukeratu zuen 2013an. Urte horretan, gainera, txapelketako bigarren boskote onenean sartzea ere lortu zuen.