2

Jonathan Rousselle

Altuera1,92

PosizioaJoko-antolatzailea

JaiolekuaSeclin, Frantzia

Jaiotze-data1990/02/07

NazionalitateaFrantzia

LizentziaEUR

Biografia

Jonathan Roussellek hirugarren sasoiz jarraian jokatzen du Bilbon. Jokalaria Limoges taldetik dator, bertan taldeko kapitain gisa aritzen baitzen. 18/19ko Eurocupen, 5,9 puntu, 3,7 asistentzia eta 7,3ko balorazioa lortu zituen, batez beste, 19 joko-minututan.

Frantziako klub historiko horrekin sinatu aurretik, Seclinen jaiotako joko-antolatzaile honek Cholet taldean erakutsi zuen bere basket onena; izan ere, bertan lider gisa aritu zen, eta 17/18 sasoian marka bikainak lortu zituen: 9,4 puntu, 3,9 asistentzia, 3,6 errebote eta 12,1ko balorazioa 27 joko-minututan.

Rousselleek 17/18 sasoian debutatu zuen Frantziako Selekzio Absolutuarekin, eta 18/19 sasoian berriro deitu zuten abuztuan Txinan hasiko den mundu-txapelketarako sailkapena selekzio horri lortzen laguntzeko. Bere sarien zerrendan Europako 20 urte azpiko Txapelketan nabarmentzen da, 2010ean Frantziarekin lortua.

“Jonathan Rousselle joko-antolatzaile bat da, liga oso lehiakor batean -Frantziakoan- eskarmentu handia duena. Pick and roll jokoan trebea den jokalari bat da, dela aukerak bere taldekideentzat sortuz dela berak saskiratzeko kementsu jokatuz. Gainera, oso eraginkorra da kanpo-jaurtiketan eta oso ondo jokatzen du kontraerasoan. Azkenik, defentsa-jarrera duen joko-antolatzaile bat da, aurkarien joko-antolatzailea presionatzeko gai dena. Uste dut beraren kalitate eta esperientzia lagungarriak izango zaizkigula jokoaren alderdi askotan”.

Rafa Pueyo, kirol-zuzendariaren iritzia

JOKALARIAREN GALERIA