Ludde Håkanson joko-antolatzaile suediarrak bere bigarren sasoia bizi du MIB bezala, taldera 20/21 sasoian iritsi ondoren.
FC Barcelonaren harrobiko jokalaria izanik, Hakansonek 17 urte zituela debutatu zuen lehen taldean, ACBn, 14/15 sasoian. Kanpaina horretan, ligako 8 partida eta Euroligako 6 partida jokatu zituen bartzelonarrekin.
15/16 sasoian, jokalaria Baloncesto Sevillara joan zen lagata, eta bertan 17 partida jokatu zituen Luis Casimirok entrenatzen zuen talde andaluziarrarekin, batezbesteko bikainak lortuz: 10,9 puntu, 3,2 asistentzia eta 2,3 errebote, funtsezko laguntza emanez mailari eusteko. Joko-antolatzaile hau Sevillan egon zenean, Ondrej Balvin eta Tomeu Rigorekin batera aritu zen. Kanpaina bikain hark postu bat ema zion Hakansoni txapelketako Gazte-boskote Onenean.
ACBn izandako hurrengo bi esperientziak Montakit Fuenlabrada (16/17) eta Movistar Estudiantes (17/19) izan ziren.