5

Rafa Luz

Altuera1,88

PosizioaJoko-antolatzailea

JaiolekuaAraçatuba, Brasil

Jaiotze-data1992/02/11

NazionalitateaEspainia

LizentziaJFL

Biografia

Rafa Luz joko-antolatzaile brasildarrak sasoi baterako sinatu du Men In Black-ekin. Jokalaria Olinpiaden aurreko txalpetan aritu berri da Brasilgo selekzioarekin, talde horrekin honako batezbesteko hauek lortuta 15,6 joko-minututan: 6,5 puntu, 2,3 errebote, 2 asistentzia eta 11,5ko balorazioa. Klubetan izandako azken esperientzia Lituaniako ligako Kedainiai Nevezisen bizi izan du; talde horrekin, 8,9 puntu, 4,3 asistentzia eta 3,3 errebote lortu ditu, batez beste, 25 minututan.

Gaztea izan arren, jokalariak esperientzia luzea du ACBn, besteak beste talde hauetatik pasatu baita: Unicaja, CB Granada, Lucentum Alicante, Obradoiro, Baskonia, Morabanc Andorra eta UCAM Murcia. Halaber, bere curriculumean Rioko 2016ko Joko Olinpikoak ere nabarmentzen dira, bertan aritu baitzen Brasilgo selekzioarekin. Bere herrialdeko elastikoa defendatuz, urrezko domina lortu zuen 2015eko Panamerikarretan. Orobat, Europako txapelketetan ere du esperientzia, Euroliga eta Eurocupen aritu baita.

“Rafa Luzek esperientzia eta jokoaren zein Endesa Ligaren inguruko ezagutza ekarriko dizkigu. Edozeren gainetik taldeaz pentsatzen duen jokalari bat da, eta hori lagungarria da bere taldekideek euren alde onak baliatu ditzaten. Defentsa aldetik maila handiko jokalaria da, eta bai joko-antolatzaileak eta bai eskoltak defendatu ditzake; erasoan, berriz, jokalari oldarkorra da baina errakuntza gutxi egiten ditu”.

Rafa Pueyo, kirol-zuzendariaren iritzia

JOKALARIAREN GALERIA