Jaume Ponsarnau eta Luke Petraseken partiduostekoa

Surne Bilbaok Falco Szombathely talde hungariarra garaitu ostean (95-88) Jaume Ponsarnau eta Luke Petrasek en adierazpenak entzun genituen prentsa aretoan. 

Petrasekek ondorengoa adierazi zuen finalaren inguruan: “Pozik nago, irabazteko jokatzen dugu, irabazlez osatutako talde bat dugu eta hemen egoteko asmoa genuen. Orain zentratu egin behar gara eta txapelketa etxera ekarri”. Arerioari buruz galdetu ziotenean “final txarrik ez dago eta ziur nago entrenatzailea eta mutilak preste gongo garelaz ziur nago” adierazi zuen hegal-pibotak.

Ponsarnauk bigarren finala jarraian jokatzeaz pozik zegoela adierazi zuen baita taldeak egin duen aurrerapausuaz hau gauzatu ahal izateko. Gainera kantxa-faktorea alde izateari buruz esan zuen: “saria da finalaren itzuleko partidua gure zaletuekin gozatzea eta ia mailarik hoberena aurkitzen dugun”. 

Gainera “ FIBA Europe Cup izugarria egin dugu (..) eta honek agian epikarik egon ez dela dirudi, baina guretzat epika txapelketa hain biribila egitea izan da”.