Gaurkotasuna

Iván Nuevo, harrobiko jokalariak, distira egin du Paraguairekin, eta 2027ko U16ko FIBA AmeriCuperako sailkapena lortu du

Paraguai 16 urtez azpiko selekzioa Hego Amerikako sailkatze-txapelketako txapeldun aldarrikatu da, Txileren aurka Castroko (Txile) azken jardunaldian 71-67ko garaipen estu eta distiratsua lortu ondoren. Garaipen horrekin, albirrojak txapelketako lehen postua ziurtatu du 3-1eko balantzearekin —Venezuela bezalaxe, baina lehen jardunaldian 62-60 irabazi ostean saskiratze-diferentzia partikularrari esker gainditu zuena—, eta datorren urteko txapelketa kontinentalerako txartel zuzena eskuratu […]

Surne Bilbaok eta Alba Berlinek elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Saskibaloi Txapeldunen Ligan

Surne Bilbaok Saskibaloi Txapeldunen Ligako G multzoko hirugarren jardunaldia jokatuko du asteazken honetan, urriaren 28an, Alba Berlinen pabiloian bisita exijentea eginez. Neurketa 20:00etan izango da (ETB ON bidez ikusgai), Berlingo Uber Arenan. Bi taldeak porrotik gabe iritsiko dira norgehiagokara, lehen bi hitzordu europarretan bina garaipen lortu ostean. Beltzezko gizonek 79-92 irabazi zioten Igokea m:tel-i eta […]

Surne Bilbaok garaitezin jarraitzen du etxean MoraBanc Andorra garaitu ostean

Surne Bilbao 88-76 nagusitu zitzaion MoraBanc Andorrari Bilbao Arenan, markagailuan atzetik hasi ondoren. Bisitariek lehen laurdena 15-22 irabazi zuten, baina etxekoek buelta eman zioten partidari bigarren laurdenean, atsedenaldira 42-40 aurretik iritsiz. Handik aurrera lortutako abantailari esker, bilbotarrek azken laurdenean garaipena ziurtatu zuten. Martin Krampelj izan zen Surne Bilbaoko jokalaririk baloratuena, 20 puntu, 6 errebote eta […]

Euskaltax Bilbao Basketek porrota jaso du Joventut Badalonaren aurka

Euskaltax Bilbao Basketek eta Joventut Badalonak jokatutako norgehiagoka bizia 74-80ko emaitzarekin amaitu zen. Partidak intentsitate handia eta alternatibak izan zituen amaierara arte. Euskaltax Bilbao Basketen aldetik, bi jokalari nabarmenduenak Urko Madariaga (19 puntu, 12 errebote eta 27ko balorazioa) eta Bingen Errasti (17 puntu, 3 asistentzia, 2 lapurketa eta 16ko balorazioa) izan ziren, taldearen eraso zein […]

Surne Bilbaok garaipenaren bidera itzuli nahi du MoraBanc Andorraren aurka

Surne Bilbaok MoraBanc Andorra hartuko du igande honetan, urriaren 25ean, Bilbao Arenan, 12:00etan (DAZN), Endesa Ligako bosgarren jardunaldiko neurketan. Bilboko taldeak bi garaipen eta bi porroten balantzearekin ekingo dio hitzorduari, azken jardunaldian ordura arte garaitugabea zegoen Real Madrilen aurka 119-84 galduta. Bestalde, MoraBanc Andorra Río Breoganen aurka irabaztetik dator (3-0eko balantzea zuen), 108-102 gailenduta; emaitza […]

Euskaltax Bilbao Basket lehiaketara itzuliko da Joventut Badalonaren aurka lehiatuz

Euskaltax Bilbao Basketek Joventut Badalona izango du aurkari U Ligako hurrengo jardunaldian, urriaren 23an, ostirala, 19:45ean, Artxandako kiroldegian jokatuko den partidan. Bilboko taldeak hazten jarraitzeko eta azken ligako neurketa jokatu berri duen aurkari baten aurka garaipena lortzeko helburuarekin ekingo dio lehiaketako hitzordu berri honi. Norgehiagokak beste aukera bat eskainiko die bilbotarrei lehiaketa exijente honetan aurrera […]

Bilbao Basket Fundazioak Badalonan ekingo dio 2026-2027ko “Copa Campeones”-eri

Bilbao Basket Fundazioak asteburu honetan jarriko du martxan 2026-2027ko “Copa Campeones”, urriaren 24an eta 25ean. Badalonako La Plana kiroldegia izanen da ACB Fundazioak bultzatutako lehiaketa honen bigarren aldiko lehen jardunaldiaren agertokia. Ekimenaren helburu nagusiak kirol inklusiboa ikusaraztea eta saskibaloiaren balioak sustatzea dira. Talde bizkaitarra B multzoan arituko da, MoraBanc Andorra Escaldes-Engordany eta UCAM Murcia CB […]

Surne Bilbaok ezin izan du Real Madrilen erasoko erritmoa gelditu eta porrota jaso du Movistar Arenan

Surne Bilbaok galdu egin du Real Madrilen aurka Movistar Arenan, etxeko taldeak lehen laurdenetik bertatik norgehiagoka bideratuta utzi duen partidan, saskiratzeko zuten gaitasun ikusgarriari esker. MIBak erreakzionatzen saiatu diren arren, talde madrildarrak erasoko erritmo oso altua mantendu du norgehiagoka osoan zehar, eta, azkenean, 119-84 gailendu da. Luke Petrasek izan da Surne Bilbaoko jokalaririk baloratuena (12 […]

Surne Bilbaok Endesa Ligan garaitezin dabilen Real Madrili egingo dio bisita igandean

Real Madril eta Surne Bilbao elkarren aurka lehiatuko dira igande honetan 12:30ean (DAZN) Movistar Arenan, Endesa Ligako 4. jardunaldian. Madrildarrak porrotik jaso gabe datoz ligan, lidergoan berdinduta Kosner Baskonia eta Río Breoganekin batera, 3-0eko balantzearekin. Bilbotarrek, berriz, 2 neurketa irabazi dituzten arren, Leyma Coruñaren aurka porrota jaso zuten talde galiziarrari egindako bisitan, eta 4. postuan […]

Surne Bilbaok bere bigarren garaipena jarraian lortu du Saskibaloi Txapeldunen Ligan, Slavia Praha ERA NBK-i gailenduta

Surne Bilbaok bigarren garaipena lortu zuen jarraian Saskibaloi Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian, SK Slavia Praha ERA NBK taldeari 97-86 irabazita Bilbao Arenan. Hala, G multzoan neurketarik galdu gabe jarraitzen du, ALBA Berlinen garaipen kopuru berarekin, taldeko lidergotzan berdinduta. Jaume Ponsarnauren taldeak hasieratik amaierara arte menderatu zuen norgehiagoka, eta 39 minutu eta 18 segundoz izan zen […]