Horrekin batera, proiektu honek zuzeneko lotura ezartzen du Bizkaiko klubekin, sentsibilitateak bilduz eta geure burua proiektu handinahiago eta komunago baten bidean indartuz, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietako klubak integratuz.
Proiektuak prestakuntza ere eskaintzen du oraingo eta etorkizuneko entrenatzaileentzat, eta, halaber, Bizkaiko 38 saskibaloi-kluben proiektu komun bati atxikitzea.
Kantera BBK proiektua behar bati erantzuteko sortu zen, alegia, ahaleginaren kultura eta saskibaloiaren balioak oinarriko kirolarekin batzea eta kalitatearen hezkuntzan eta osasun onaren transmisioan erreferente izatea. Era horretan, 2030 Agendaren Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat datorren erakunde gisa ditugun fokuetako bati erantzuten diogu:
- Helburua: Osasun Ona. Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
- Helburua: Kalitatezko Hezkuntza. Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Sasoi honetan, gure harrobiko jokalari batzuen sostengua izan dugu ACBko taldearen entrenamenduetan, eta kategoria gorenean debutatu ere egin dute.
Orobat, Bilbao Basket Fundazioak Kantera BBK Sarien I. Edizioa abiatu du, helburu honekin: gure gizartea osatzen duten eta Harrobi baten funtsaren balio propioen enbaxadoreak diren pertsonen talentua, asmamena eta gaitasuna sustatzearen alde lan egiten duten Bizkaiko gizarte- eta kirol-eremuko erakunde eta pertsonen balioa nabarmentzea.