Gaurkotasuna

Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko

Bassala Bagayoko pibot malitarrak ez du Surne Bilbaon jarraituko bi aldeen artean akordio batera heldu ondoren bere desloturarako. Eskerrak eman nahi dizkiogu jokalariari bere esfortzuagatik eta jokalari garrantzitsu bilakatzeko izan duen gaitasunagatik, horri esker denboraldi hauetan zehar bi FIBA Europe Cup irabaztea lortu baita. Horrez gain, etorkizuneko erronketan zorterik onena opa diogu. Eskerrik asko, Bassala!

Surne Bilbaok badu 2026-2027ko Endesa Ligako egutegia

Jaume Ponsarnauren taldeak irailaren 26an ekingo dio lehiaketari, Bilbao Arenan, eta maiatzaren 22ko asteburuan amaituko du liga erregularra, Endesa liga eta Txapeldunen Liga uztartuko dituen denboraldian. Surne Bilbaok irailaren 26an, larunbatean, hasiko du txapelketa 18:00etan, Bilbao Arenan Kids & Us Manresa hartuta ekingo die lehiaketako 34 jardunaldietako lehenengoari, eta 2027ko maiatzaren erdialdera arte ez da […]

Bilbao Basket U22 taldeak bertako talentuaren alde egingo du apustu 2026-2027 denboraldian

Bilbao Basketek bigarren urtez jarraian jokatuko du U22 mailan, formakuntzako saskibaloiaren eta bertako nortasunaren alde eginez. 2026-2027 denboraldirako, klubak 26 jokalari izango ditu jardunean, eta horietako batzuek aktiboki hartuko dute parte Junior eta Lehen Nazional mailetan (Santurtzi S.T.). Aurtengo fitxaketen artean, Iván Montero izango da Bilbao Basketen indargarrienetako bat, Movistar Estudiantesetik datorren 18 urteko jokalaria […]

Occidentek Bilbao Basketekiko aliantza indartu du eta kirolari zein oinarrizko saskibaloiari emandako babesa sendotzen du

Aseguru-etxeak klubari emandako babesa berritu du 2026/2027 denboraldirako, eta elkarlaneko ekimenak zabaldu ditu, ekintza berrien bidez saskibaloia zaleengana hurbiltzeko eta Bilbao Basket Fundazioaren bidez harrobia bultzatzen jarraitzeko. Occidentek Bilbao Basketekin duen konpromisoa berritu du, 2026/2027 denboraldirako klubaren babesle ofizial gisa, eta, horrela, hamarkada bat baino gehiago duen aliantza sendotu dute, zeinak kirol arloan zein arlo […]

Bilbao Basket prest dago U22Ligako bigarren denboraldirako

Bilbao Basketek badakizki jada bere aurkariak zeintzuk izango diren eta U22 Ligako gainontzeko parte hartzaileak ere bigarren edizio honetan.. FEB-ek eta ACB-k, Kirol Kontseilu Gorenaren  babesarekin, elkarrekin antolatutako lehiaketak bigarren denboraldiari ekingo dio multzoak itxita dituela, 2025-2026ko sailkapenaren arabera eta FEBeko Batzordeak astearte honetan onartu ondoren. Parte hartuko duten 14 taldeak honela banatuko dira: A […]

Ivan Monterok U22a indartuko du

Ivan Montero (Madril, 17 urte, 2.05m) 26-27 denboraldiko lehen fitxaketa bilakatu da Bilbao Basket U22 talderako. Movistar Estudiantesen junior taldetik dator. Bere jardun onak Espainiako 18 urtez azpiko Selekzioarekin kontzentratuta egotera  eraman du uztail honetan zehar. Monterok hegal eta hegal pibot bezala jokatu dezake eta bere kanpoko jokoagatik da bereizgarria. Horrez gain, joko irakurketa ona […]

BCL-KO EGUTEGIA: Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan jokatuko du BCL-ra itzultzeko partida

Badira dagoeneko eguna eta ordua beltzezko gizonak Saskibaloi Txapeldunen Ligara (BCL) itzultzeko. Jaume Ponsarnauren mutilak Bosnia-Herzegovinako Laktasi hirian neurtuko dira Igokea m:telekin, datorren urriaren 6an, arratsaldeko 20:00etan. Etxeko debuta astebete geroago izango da, urriaren 13an, asteartean 20:00etan, SK Slavia Praha ERA NBK taldearen aurka; Txekiako hiriburuko klubaren eta ERA Nymburk historikoaren bateratzetik sortutako taldea dena. […]

Surne Bilbaoko nazioarteko jokalariek sailkapena lortu dute euren selekzioekin

Surne Bilbaoko nazioarteko lau jokalariek sailkapena lortu dute hainbat nazioarteko txapelketa ofizialetako hurrengo faseetarako. Tryggvi Hlinasonen Islandiak, Adam Somogyiren Hungariak eta Margiris Normantasek jokatzen duen Lituaniak 2027ko Munduko Txapelketako sailkapen-faseko bigarren txandara igarotzea lortu dute. Harald Freyren Norvegiak, berriz, 2029ko Europar Txapelketarako sailkapen-faseko bigarren fasera sailkatzea erdietsi du. Selekzio bakoitzak bi neurketa jokatu ditu leiho […]

GU GEU: 26-27 denboraldiko abono berritzeak eta abonatu berriak

Bueltan gara! Surne Bilbaok 26-27 denboraldirako abonoak berritzeko epea zabaldu du GU GEU lelopean. Gure nortasuna definitzeko bi hitz. Garena eta sentizten duguna. Une zoragarri bat bizitzen gabiltzala ere adierazteko.  26-27 denboraldian kantxan ordezkatuko gaituen taldea ezaguterraza izango da, aurreko denboraldiko blokea mantenduko baita, 2. FIBA Europe Cupa altxatu eta 11 urteren ondoren Playoffetarako sailkaena […]

Surne Bilbao Alba Berlin, Slavia Praha ERA Nymburk eta Igokea m:tel taldeen aurka arituko da BCL-ra egingo duen itzuleran

Maila handiko multzoa du Surne Bilbaok Txapeldunen Ligara egingo duen itzulerarako. Gaur goizean Miesen (Suitza) egindako zozketak G multzora bidali ditu MIB-ak, honako talde hauekin batera: ALBA Berlin, Bundesligako txapelduna; Slavia Praha ERA Nymburk, Txekiako txapelduna; eta Igokea m:tel, Bosnia-Herzegovinako txapeldunordea eta ABA Leagueko zortzigarrena. Multzoko lehena zuzenean sailkatuko da Last 16ko fasera; bigarrenak, berriz, […]