Korrontzik ekitaldi berezi bat prestatu du derbirako

Igande honetan derbiaren aurkezpena oso berezia izango da. Korronzi Miribillara heldu da, pabilioi osoa hankaz gora jartzeko bere musika eta dantzen bitartzez. Agus Barandiaranek eta bere trikiak sorpresa ugari dakartzate neurketaren aurretiko uneak eta atsedenaldia ahaztezinak egiteko. Horregatik hurrengoa eskatu nahiko ganizueke, Bilbao Arena barruan egon zaitezten 11:45ean, lehen eraztuneko hainbat ateetan gertatuko baita ikuskizuna eta sarrera itxita egongo baita aurkezpena bukatu arte.

Mundua Dantzan

Ikuskizun hau Mundua Dantzanen parte da, taldeak datorren otsailak 13an BEC-ean aurkeztuko duen proiektuaren parte izango da, Euskal Herriko eta estatuko 80 dantza talderekin. Sarrerak salgai daude esteka honetan.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Emankor Sareari bere prestutasuna, gertutasuna eta ilusioagatik, kultura, euskara eta saskibaloiaren arteko zubi hau posible bilakatzeagatik.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak bultzatzen du.