Pistako sarreren zozketa Euskaltax Bilbao Basket eta Unicaja Alhaurin de la Torreren arteko neurketarako

Euskaltax Bilbao Basketek eta Unicaja Alhaurín de la Torrek elkarren aurka jokatuko dute Liga Uko hitzordu berri batean. Partida azaroaren 22an izango da, 16:00etan, Bilbao Arenan; jardunaldi horretan, gure taldeak hirugarren garaipena bilatuko du ligan, Surne Bilbaok Kosner Baskoniaren aurkako derbia jokatu eta berehala.

Partidaz gozatzeko, zaleek doako sarrerak eskuratu ahal izango dituzte, eta Euskaltax Bilbao Basket animatzera joan. Gainera, klubak esperientzia are bereziagoa eskaini nahi die bazkideei, eta hamabost sarrera bikoitz zozkatuko ditu partida kantxa-ertzetik bizitzeko: aukera paregabea saskibaloiaz ikuspegi pribilegiatu batetik gozatzeko eta neurketaren zirrara guztia gertutik sentitzeko. Parte hartu zozketan esteka honen bidez.