Gaurkotasuna

Euskaltax Bilbao Basketek eta Amara Lleidak indarrak neurtuko dituzte gaur arratsaldean U22 Ligan

Euskaltax Bilbao Basket eta Amara Lleida elkarren aurka arituko dira gaur arratsaldean, U22 Ligako txapelketari dagokion neurketa zirraragarri batean. Partida Artxandako kiroldegian jokatuko da, 19:45ean; bertan, bi taldeak euren erritmoa ezartzen eta sailkapeneko helburuetarako erabakigarria izango den garaipena lortzen saiatuko dira. Lehia honek intentsitatea, gazteen talentua eta erritmo bizia agintzen ditu hasierako jauzitik bertatik, eta […]

Surne Bilbaok Leyma Coruñari egingo dio bisita etxetik kanpo jokatuko duen lehen neurketan

Surne Bilbaok bisita egingo dio Leyma Coruñari igande honetan, 12:00etan (DAZN eta ETB1), Coruñako Coliseumean. 2. jardunaldi honi ekiteko, Jaume Ponsarnauren eta Carles Marcoren taldeak egoera desberdinetan iritsi dira; izan ere, lehen jardunaldian bilbotarrek Kids&Us Manresa mendean hartu zuten, eta Coruñakoek, berriz, Bartzelonan galdu zuten, Barçaren aurka. Aipatu bezala, beltzezko gizonek garaipena lortu zuten Bilbao […]

Surne Bilbao garaile irten da Endesa Ligako lehen jardunaldian Kids&Us Manresaren aurka

Surne Bilbaok garaipen bikaina lortu du Bilbao Arenan, Kids&Us Manresari 107-92 irabazita, Endesa Ligako lehen jardunaldiko neurketa zirraragarrian. Etxeko taldeak erasoan erakutsitako joko ikusgarria eta, bereziki, hiruko jaurtiketetan izandako asmatze maila altua izan dira norgehiagokaren gako nagusiak. Jaume Ponsarnauren mutilek hasieratik ezarri dute euren legea kantxan; Miribillako zaleen babesa baliatuz, erritmo bizia ezarri dute eta […]

Euskaltax Bilbao Basketek debuta egingo du UCAM Murcia U22-ren aurka

Ostiral honetan, Murtziako kirol jauregiak U22 Ligako partidua hartuko du Euskaltax Bilbao Basket eta UCAM Murcia U22 taldeen artean 20:30etan. Neurketak Endesa Ligako bi kluben harrobiak aurrez aurre jarriko ditu, talentu gazteen garapenera eta trebakuntzara bideratutako lehiaketan. Bilboko harrobiak Euskaltax Bilbao Basket izendapen ofizial berria estreinatuz ekingo dio partiduari, denboraldi honetarako finantza-aholkularitza enpresarekin lortutako babes-akordioaren […]

Surne Bilbao Kanarietara abiatu da, aurredenboraldian partidarik galdu gabe eta bi norgehiagoka jomugan dituela

Surne Bilbaok Kanarietarako bidea hartu du, aurredenboraldiko azken bi lagunartekoak La Laguna Teneriferen aurka jokatzeko. Lehenengo proba irailaren 18an, ostirala, izango da (21:00etan), Costa Adeje Garaikurraren barruan, bigarrena, berriz, irailaren 20an, igandea (13:00etan), Santiago Martin pabiloian. Jaume Ponsarnauren taldeak sasoi betean ekingo dio hitzordu bikoitz horri, lau partidatan lau garaipen lortu, eta hamar egun eskasen […]

Surne Bilbao Baskoniari gailendu zaio (85-99) Mendizorrotzan eta Euskal Kopa botxora ekarri du

Surne Bilbao ikusgarri batek Kosner Baskonia garaitu du Mendizorrotzan 85-99, Euskal Kopa Bizkaiara eramateko. Bastien Vautier izan zen neurketako jokalari baloratuena 17 puntu, 7 errebote, 3 tapoi eta balorazioko 29 punturekin. Tryggvi Hlinason kapitainak 12 puntu, 8 errebote 3 tapoi eta balorazioko 20 puntu lortu zituen beltzezko gizonen barrualdeko nagusitasuna baieztatuz. Martin Krampelj esloveniarrak 13 […]

Surne Bilbao I. Coliseum Txapelketako txapeldun Leyma Coruña irabazi ostean

Surne Bilbaok garaipen bikaina lortu du Leyma Coruñaren aurka (90-96) Burgoseko I. Coliseum Txapelketan, eta txapeldun atera da talde bilbotarra. Galiziarrek lehen zatia menderatu zuten arren (atsedenaldira 53-44ko abantailarekin iritsiz), talde bizkaitarrak bigarren zatian markagailua iraultzea lortu zuen, hirugarren laurdenean partidua 70na berdindu ostean. Nate Darlingen (18 puntu) eta Darrun Hilliarden (17 puntu) erasoko ekarpenari […]

Surne Bilbaok garaipena lortu du Recoletas San Pablo Burgosen aurka, asteburuko lehen neurketan

Surne Bilbaok 72-79ko emaitzarekin mendean hartu du Recoletas Salud San Pablo Burgos, irailaren 11n Coliseum Burgos pabiloian jokatutako I. Coliseum Txapelketako neurketan. Partida oso lehiatua izan da, eta bilbotarren aldetik Aleix Font izan da saskiratzaile nagusia, 15 punturekin. Halaber, Bastien Vautierrek lan bikaina egin du taula azpian (10 puntu eta 16ko balorazioa). Etxeko taldean, DJ […]

Bastien Vautierren aurkezpena Surne Bilbaoko jokalari bezala

Bastien Vautierren aurkezpena izan da gaur Nissan Blendio Kalautoren egoitzan, Erandion. Bertan, Rafa Pueyo kirol zuzendariak eta Vautierrek berak egin dute berba hedabideen aurrean. Vautierri bere Endesa Ligarako iritsierari buruz galdetu diote eta adierazi du berarentzat aurrerapauso galanta dela, bere aburuz Endesa Liga Europa mailan dagoen liga indartsuena dela eta Frantziako ligatik hona etortzea erronka […]

Surne Bilbao Alega Cantabriari gailendu zaio Laredon aurredenboraldiko lehen frogan

Surne Bilbaok garaipen sendoa lortu du Alega Cantabria Basketen aurka, 103-81ko emaitzarekin, Emilio Amavisca pabiloian jokatutako norgehiagokan. Bizkaitarrek erasoan erakutsitako eraginkortasunak eta bigarren laurdeneko leherketak erabat erabaki dute neurketa. Banakako lanean, Nate Darling 22 puntu eta 28ko balorazioarekin eta Tryggvi Hlinason 15 puntu eta 8 erreboterekin izan dira beltzezko gizonen artean nabarmenenak. Kantabriarren aldetik, berriz, […]