Pasa den asteburuan Euskadi-Nafarroa arteko txapelketa ospatu zen Zarautzen U16 mailakoentzat eta Alesbesen U14koentzat, gizonezko zein emakumezko mailetan. Bilbao Basketek hainbat jokalari izan ditu bizkaiko selekzioak ordezkatzen.
Bi adin kategoriatan emakumezko taldeak garaile irten ziren txapelketetan, U16 taldea, Nafarroako selekzioari gailendu zitzaion finalean, Maddi Barrio izanda gure harrobiko ordezkari bakarra. U14 taldean ordezkari gehiago izan genituen, hala nola; Vera López, Ane Sainz, Lucía Ortuondo, Eider Itxaso eta Amalur Martínez. Azken hauek Arabako Selekzioa garaituz bilakatu ziren txapeldun.
Gizonezko selekzioetako ordeazkaritza zabalagoa izan zen bi taldeetan. U16 taldearekin Ekain Sardui, Iker Urquijo, Galder de las Heras, Aiur Iglesias, Ivan Nuevo, Iker Redruello eta Marc Vera joan baitziren. U14 taldearekin berriz; Jon Maguregui, Danel Tombo-Tombo, Iker Salgado, Adrián Almansa, Ander Cotano eta Jon Alarcón ibili ziren.


