Surne Bilbaok Barça bisitatuko du playoff postuetarako borrokan

Surne Bilbaok Barçaren aurka jokatuko du Palau Blaugranan playoff-etako postu baten bila 5. sailkatuaren aurka igandean arratsaldeko 17.00etan (DAZN). 

FIBA Europe Cupeko finalera sailkatu ostean MIB-ek talde blaugrana garaitzen saiatuko dira playoff postuetan musturra sartzeko asmoz. 17-8ko balantzea du talde Kataluiniarrak, hiru partiduko abantaila Jaume Ponsarnauren mutilengan.

Ponsarnauk adierazi du “ziur nago taldeak gogoak eta ilusioa duela Palaun jokatzeko, buruan partidu hau dugu eta irabazteko oso oso ondo jokatu behar dugu” Xavi Pascualen mutilei irabazteko egin behar dutenaz galdetu diotenean.

Joaneko partidua gutxigatik egin zion ihes Surne Bilbaori Bilbao Arenan (66-71) eta partidua borrokatu zuela esan du Ponsarnauk: “Aurten ez zaigu lehiakortasuna falta Euroligako taldeen aurka, Valencia Basketen aurka izan ezik, lehiatu genituen. Partiduak ikusten ditugu gerora eta ondo jokatu genuen, akats gehiegi saskiratzerako orduan eta hantxe joan zitzaigun”

Igandean erronka itzela Euroligako talde baten aurka playoff postuekin amesteko.