Bilbao Basket U22 taldeak liga itxiko du ostiral honetan STELLANTIS & YOU Granadaren aurka

Ostiral honetan, arratsaldeko 19:45etan, Artxandako kiroldegian itxiko du liga Bilbao Basket U22 taldeak STELLANTIS & YOU Granadaren aurka. 

Ligako 2. fase honen amaiera heltzear dagoen honetan etxeko taldearen balantzea 5-6koa da eta 6. postuan daude kokatuta. Jokatu zuten azken partiduan, UCAM Murcia garaitzea lortu zuten 81-78. Egindako bigarren fase ona eginda ere, igoera aukerarik gabe heltzen dira beltzezko mutilak, denboraldian zehar jasandako jokalari desberdinen lesioenatik. Bingen Errasti, aste honetan taldeko lanean berriz hasi dena eta Oier de las Heras, iraupen luzeko lesioa duena izango dira taldearentzako eskuragarri egongo ez diren bakarrak.

Granadako taldea berriz, azken postuan kokatzen da, bigarren fase honetan partidu bakarra irabaziz eta 10 porrot jasoz igaro diren 11 jardunalditan. Hala ere, jokatu duten azken partidua izan da irabazitakoa, 82-76 Unicajaren harrobiaren aurka, pasa den apirilaren 6ean.

Ligako azken jardunaldiaz gain, partidu berezia izango da etxeko 3 jokalarirentzat; Javier Rodriguez, Aiert Velasco eta Kepa de Castrorentzat. Harrobiko hiru jokalari hauentzat azkenengo partidua izango baita taldearekin, kategoriaren adina pasako baitute hurrengo denboraldian. 

Hainbat jokalarik denboraldi bikaina egin dute Bilbao Basketen harrobiko taldearentzat; Urko Madariagak 14,3 PTS 8,6 REB eta 2,3 AST 19,1 VAL eginez partiduko eta ligako erasoko erreboteetan liderra izanik 3,8 lortuz partidu bakoitzeko. Oier de las Heras, Bingen Errasti, Aleksandar Zecevic eta Aiert Velascok denboraldi paregabea egin dute ere, guztiek 10 puntutik gorako bataz bestekoa lortuz saskiratzeetan zein balorazioan.

Beraz, partidu ezinhobea du taldeak 2. fase hau ahalik eta hoberen bukatzeko ostiral honetan arratsaldeko 19:45etan Artxandako kiroldegian eta etxeko 3 jokalariei agur bero bat emateko.