Surne Bilbaok galdu egin du Valencia Basketen aurka

Surne Bilbaok porrota jaso zuen Roig Arenan Euroligako Lauko Finaleko taldea den Valencia Basketen aurka 88-83. Bilbotarrak 21 puntu azpitik egon ziren partiduko lehen zatian baina Justin Jaworskiren 31 puntuei esker  eta hiruko festari esker partiduari buelta ematea lortu zuten nahiz eta amaieran galdu. Jaworskik 8 hiruko saskiratu zituen eta balorazioko 26 puntu lortu zituen. Valentziarren aldetik nabarmenduena Kameron Taylor izan zen, bikoitz-bikoitz bat lortuz 18 puntu, 10 errebote, 5 asistentzia eta baloraziozko 20 puntu  lortuz.

Lehenengo laurdena 8-9 hasi zen Jaume Ponsarnauren gizonen alde hasierako 5 minutuetan, hala ere, handik aurrera Pedro Martinezen mutilak gailendu ziren eta bilbotarrak ezin izan zieten alde egin ez defentsan ez erasoan eta lehen 10 minutuak 21-9 bukatu ziren talde “Taronja”-ren alde.

Bigarren laurdenean beltzezko gizonak ez ziren aldea murrizteko gai izan, izan ere, arestian aipatu bezala 21 puntuko aldea ezarri zuten vlaurdenaren erdialdera 40-19ko markagailuarekin. Naiz eta atsedenaldira 18 puntuko aldearekin joan, 47-29, Melwin Pantzarren 2 hirukok eta Jaworskiren 3 hirukok aldea handitzea eragozti zuten.

Aldageletatik iztultzean hasi zen Bilbokoen erantzuna Jaworskiren eskutik. Bigarren laurdeneko hirukoak estatubatuarrak hirugarren honetan egingo zuen aitzinatze bat baino ez ziren, beste lau hiruko sartuko baitzituen laurden honetan. 5-15eko partzial azkar batekin hasi zen bigarren zatia MIB-en alde eta hori izan zen laurden honen gidoia, bilbotarren nagusitasun nabarmena. Markagailuari buelta ematea lortu zuten arren, 62-60 bukatu zen.
Azkenengo laurdena izan zen laurden berdinduena, markagailuan aldaketa ugari egon ziren, baina azkenengo uneetan Taylor izan zen erabakigarri, baita Brancou Badio eta Nate Reuvers hainbat saskiratzerekin partida amaitzear zegoenean eta Ponsarnauren gizonen hutsek, partidaren balantza valentziarren alde bultzatu zuten 88-83 bukatu arte.