Urko Madariaga Espainiako 3x3ko U21 selekziorako deitu dute

Bilbao Basketeko harrobiko jokalariak denboraldi amaiera bikaina egin eta gero, Espainiako  3x3ko U21 selekzioarako hautatu dute. Saskibaloiaren modalitate azkar eta dinamikoenak, deialdiko izenak eman ditu eta oraingoan euskal saskibaloiaren maila altua dela erakutsi du. Urko Madariaga, Bilbao Basketeko harrobiko jokalaria, Espainiako 3x3ko U21 selekzioaren azken deialdian sartu da ekainaren 8tik 11ra jokatuko dituzten partidetarako.

Deialdi honek Madariagak kantxan erakutsitako maila altua eta egindako lan gogorra saritzen ditu. Jokalari bizkaitarrak denboraldi amaiera ikusgarria sinatu berri du Bilbao Basketeko harronbiarekin Liga U txapelketan, azken jardunaldietan erakustaldi handiak utzi ditu, esaterako, Stellantis & You Granadaren aurkako partidan 22 puntu, 14 errebote eta 36ko balorazio ikaragarria lortuz.

Zalantzarik gabe, aukera paregabea da jokalariarentzat nazioarteko esperientzia pilatzen jarraitzeko eta goranzko bidean dagoen 3x3ko diziplinan bere lekua aldarrikatzeko.