Surne Bilbao zazpigarren eta arerio zain

Surne Bilbaok garaipena lortu zuen Endesa Ligako azken jardunaldian Santiago Martín pabilioian La Laguna Teneriferen aurka 82-87. Garaipen honi esker Bilbokoek ligako zortzi sailkatuen artean sartu ziren, talde garaituaren zazpigarren postua bereganatu zuten eta urtea 19-15eko balantzearekin bukatu . Surne Bilbaok bere final laurdenetako arerioa igandean ezagutuko du, Barça eta Valencia Basketen partidua jokatu ondoren; etxekoek irabaztekotan UCAM Murcia izango litzateke arerioa, eta Valencia Basketek irabaztekotan MIB-en aurka arituko dira asteazkenean 19:00etatik aurrera.

Jaime Fernándezek hori-beltzak 15 puntu saskiratu zituen arren 19 puntuko balorazioa lortuz, irlakoek ezin izan zuten Tryggvi Hlinasonen barrualdeko nagusitasunarekin. Islandarrak 20 puntu saskiratu zituen, haietatik 10 saskia goitik behera birrinnduta izanik eta estatistika horretan ligan erakutsi duen nagusitasuna mantenduz, 11 errebote jaso, ligako erreboteatzaile nagusi gisa bukatuz  eta denboraldian pilatu duen balorazio notarik altuena jaso zuen 35ekin. Hartaz gain, Bilboko taldean Endesa Ligan 100 partidu bete zituen Melwin Pantzarrek; 15 puntu saskiratu, 4 errebote jaso, 3 asistentzia banatu eta balorazioko 13 puntu pilatu zituen.

Lehenengo laurdenean gutxigatik baina etxeko taldea izan zen nagusi.Hlinasonek eta Pantzarrek beraien asmoak erakutsi bazituzten ere , Aaron Doornekampen eta Elvar Fridrikssonen hasiera onak aurretik jarri zituen hasieratik Tenerifekoak eta bilbotarrak marearen aurka jokatzen ibili ziren laurden osoan zehar, markagailuan lidergotza hartu ezinik laurden osoan zehar 17-15 bukatuz.

Bigarren laurdena aurrekoaren jarraipen bat izan zen, Jaume Ponsarnauren mutilak ahaleginak egiten bazituzten ere, ez ziren gai markagailuan lidergotza aldazteko eta Txus Vidorretaren mutilen atzetik ibili ziren laurden osoan zehar. Darrun Hilliardek eman zien indarra beltzezko gizonei saskiratu zituen 7 puntuei esker jarraitu baitzituzten gertutik kanariarrak atsedenaldira 34-32 joanda.

Aldageletatik  itzultzean jarri zuten beste martxa bat Surne Bilbaoko jokalariek. 0-11ko partzial bat ezarriz, bilbotarrek unerarte izan zuten alderik altuena lortu zuten 8 puntuko aldearekin eta markagailuan lehen aldiz lortu zuten aurretik jartzea. Hlinasonen 8 puntuek eta 4 erreboteek eta Luke Petraseken 7 puntuek esnatu zuten MIB-en jokoa, 56-62koarekin azken laurdenari ekiteko.

Azkenengo laurdena bilbotarren nagusitasun hutsa izan zen,Surne Bilbaok 14 puntuko aldea ezarri zuen laurdenaren erdia jokatuta zegoenerako. Margiris Normantasek eta Justin Jaworskik bakoitzak bi hiruko saskiratuta laurdenean zehar eta Hlinasonek beste 4 puntu eta errebote jasota bukatu zuten laurdena. Laurden erditik aurrera Ponsarnauren gizonak defentsan pixka bat erlaxatu ziren eta azken unetan La Laguna Tenerifek aldea 4 puntura murriztea lortuz, unerarte agertu ez zen Patty Millsi esker. Hala ere ezin izan zuten lidergotza berreskuratu eta 82-87 Surne Bilbaoren alde. Garaipen horri esker, bilbotarrek zazpigarren postuan amaitu dute, La Laguna Tenerife zortzigarren geratu da, eta Unicaja bederatzigarren, playoffetatik at .