Adam Somogyik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte

Adam Somogyi, hungariar selekzioarekin nazioartekoa, (Budapest, 25 urte eta 1,95 m) Surne Bilbaoren 25-26 denboraldiko lehen fitxaketa bihurtu da. Antolatzailea, ACB-n eta Europako txapelketetan hezia, Bilbora heltzen da denboraldi ezin hobe baten ostean, 13,9 puntu saskiratu, 8,3 asistentzia banatu eta 4,6 errebote jasota BCL-n Szolnoki Olaj talde hungariarrarekin, txapelketan asistentzia gehien banatu dituen jokalaria izanik. 

Hungariako ligan, bere asistentzia estatistikak nabarmen hobeak dira, partidako 9,8 asistentzia banatuz. Gainera,  pasa den maiatzaren 16an, bere marka pertsonala hautsi zuen Falco Szombathelyren aurkako finaleko bigarren partidan 20 asistentzia banatu zituen. Somogyik 2028ra arte sinatu du Surne Bilbaorekin

Somogyi ezinbestekoa da selekzio magiarrean harrobiko mailetan zebilenetik. Azken leihoetan 7,5 puntu eta asistenztiako batez bestekoa lortu ditu. 22-23 denboraldian eurobasketa jokatu zuen, partidako 7,7 puntu lortuz.

Somogyi Endesa Ligan egon da aurretik, 23-24 denboraldian 26 partida jokatu zituen Morabanc Andorrarekin. Denboraldi horretan partida on asko sinatu zituen, taldearen garaipenetan garrantzitsua izaten Monbus Obradoiroren aurka (13 minutuan 20 puntuko balorazioa), Joventuten aurka Badalonan (8 puntu eta 6 asistentzia 15 minututan) eta Baskoniaren aurka (8 puntu, 4 asistentzia eta 4 errebote 15 minututan).

Kirol zuzendaritzaren iritzia

“Adam Somogyi bere taldea azken bi urteetan gidatzetik datorren antolatzailea da. Bere paseen kalitatea eta Pick and Roll jokaldien irakurketan nabarmentzen da magiarra, horrez gain, saskiratzaile trebea da sarreretan zein distantzia laburreko jaurtiketetan. Gainera, azken denboraldietan urruneko jaurtiketetan hobetu du nabarmen, eta jokalari arriskutsuagoa bilakatu da. Antolatzaile altua eta tamaina handikoa dela gustatzen zaigu eta hori onuragarria izango zaigula uste dugu defentsa eta errebote lanetan. Horri esker kontraerasoan eta zelai zabaleko jokaldietan bere taldekideei asistentziak banatzen arriskutsua da. Joko antolatzaile ezin hobea fitxatzen dugu eta ziur gure talde jokoan integratzeko arazorik izango ez duela”.