Asteburu honetan, Santiago de Compostelan, 17 urtez azpiko 3x3ko Espainiako txapelketa jokatu zen eta bertan Bilbao Basketeko 3x3ko taldeak egon ziren parte hartzen. Emakumezkoen kasuan, multzo fasean bigarren sailkatu ziren Casademont Zaragozaren atzetik eta ezin izan ziren final laurdenetara heldu. Gizonezkoak berriz txapelketako txapeldun bilakatu ziren, finalean Pando Mataró taldea 12-13 garaitu ostean final estu batean.
Multzo fasean, beltzezko mutilak; CB Cornella 3×3 Blau, Iveco CBC Valladolid, EBA eta Obradoiro taldeen aurka aritu ziren. Sailkapeneko lehenengo geratu ziren lau taldeak garaituta. Cornellako taldearen aurka 21-8 geratu zen neurketa, Valladolideko taldearen aurka 12-18, EBA-ren aurka 21-6 eta galiziarren aurkako azken norgehiagokan 12-22.
Final laurdenetan Onil 3×3 taldearen aurka aritu ziren eta markagailua, finalean bezala estua izan zen Bilbokoen alde, 17-15 geratu baitziren finalerdietara heltzeko. Bertan, partida lasaiagoa izan zuten Porreres Motorisa taldearen aurka, 21-10 irabazi baitzuten finalera heltzeko. Finalean, Pando Mataró taldearen aurka aritu ziren. Talde kataluniarra markagailuan alde handirik lortu gabe heldu zen, final laurden eta finalerdietako markagailuek 13-11 eta 17-16 emaitzak izan baitzituzten. Finala ere berdindua izan zen eta norgehiagokako denbora osoa erabili zuten 12-13ko emaitzarekin bukatzeko Bilbao Basket taldearen alde.


