Real Madril eta Surne Bilbao elkarren aurka lehiatuko dira igande honetan 12:30ean (DAZN) Movistar Arenan, Endesa Ligako 4. jardunaldian. Madrildarrak porrotik jaso gabe datoz ligan, lidergoan berdinduta Kosner Baskonia eta Río Breoganekin batera, 3-0eko balantzearekin. Bilbotarrek, berriz, 2 neurketa irabazi dituzten arren, Leyma Coruñaren aurka porrota jaso zuten talde galiziarrari egindako bisitan, eta 4. postuan berdinduta daude beste bost talderekin, 2-1eko balantzearekin.
Ligan porrota jaso arren, Saskibaloi Txapeldunen Ligan garaitezin jarraitzen dute, pasa den asteazkenean Slavia Praha ERA NBK taldea 97-86 garaituta (edo garaituz). Norgehiagoka hartan Tryggvi Hlinason izan zen jokalari baloratuena 21 punturekin, saskiratutako 17 puntu, jasotako 6 errebote eta banatutako 3 asistentziei esker. Krampelj ere fin ibili zen 19 puntu saskiratuz, 3 asistentzia banatuz eta balorazioko 20 puntu lortuz. Endesa Ligan jokatutako azken neurketan Recoletas Salud San Pablo Burgosen aurka, jokalari baloratuenak aipatutako bi jokalariak izan ziren ere; pibot islandiarrak 19ko balorazioa erdietsi zuen eta hegal-pibot esloveniarrak 17koa.
Madrildarrak, berriz, alderantzizko egoeran datoz: ligan garaitezin dabiltzan arren, Euroligan arazo gehiago izan zituzten eta jokatutako lehen hiru neurketak galdu egin zituzten; hala ere, azken hirurak irabazi egin zituzten jarraian. Azkenengo garaipena ostegunean lortu zuten, LDLC ASVEL Villeurbannen aurka, 111-92ko markagailuarekin. Andrés Felizek 30 puntuko balorazioa lortu zuen, 26 puntu, 4 errebote eta 5 asistentzia lortuta. Gainera, Théo Maledonek 26ko eta Chuma Okekek 20 puntuko balorazioak lortu zituzten. Ligan, berriz, 120-83 garaitu zuten Kids&Us Manresa, Olivier Sarr nabarmenduz: 14 minutu baino gutxiago jokatuta, 16 puntu saskiratu zituen eta balorazioko 24 puntuko balorazioa lortu zuen. Jaime Pradillak eta Felizek balorazioko 16 puntu erdietsi zituzten ere taldearen garaipena lortzeko.
Norgehiagoka garrantzitsua izango da, beraz, bi taldeentzat; izan ere, Surne Bilbaok goiko postuetan jarraitzeko asmoa izango baitu eta Real Madrilek garaitezin jarraitzeko. Movistar Arenan izango da norgehiagoka igandeko 12:30ean (DAZN), eta bi taldeak astean zehar europar txapelketetan aritu diren arren, ez da erritmo moteleko neurketa bat izango.


