ACB-k bere Youtubeko kate ofizialean estreinatuko du “Insider Club: Surne Bilbao” dokumentala arratsaldeko 19:00etan. Golem Alhondiga zinemetako bi emanaldiek izugarrizko arrakata izan eta gero guztientzako egongo da ikusgai HEMEN
Insider Club: Surne Bilbao-ri buruz
Zer gertatzen da Surne Bilbaoren barrualdean? Insider Club: Surne Bilbao dokumentalak galdera hori erantzungo du. Ia ordubeteko iraupena duen lana Kindur (Ardiak) dokumentalaren atzean dagoen talde berak egin du, Islandian Tryggvi Hlinasonen artzain-bizitza aztertu zuen filma. Marc Ramón eta Alejandra Llambések beren lanean ikusten ez dena jasotzen dute. Errealizadoreek taldea lagundu zuten Hiopos Lleidaren aurkako partiduko astean, klubaren egunerokoaren iragazkirik gabeko irudi bat erakusteko.


