Bilbao Jokoan 3X3 2026 by Bilbao Basketen aurkezpena

Gaur, 2026ko apirilaren 14ean, Bilbao Jokoan 3X3 2026 by Bilbao Jokoan 2. Edizioaren aurkezpena egin da Etxebarria Parkean. Aurkezpen ekitaldira Isabel Iturbe, Bilbao Basketeko presidentea, Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Kirol eta Euskara diputatua, Itxaso Erroteta, Bilboko Udaletxeko Gazteri eta Kirol zinegotzia, Koldo Bilbao, BBK-ko Kultura arduraduna eta Enrique Álvarez, Espainiako Batzorde Paralinpikoko Presidenteordea.

Iturbe izan da hitza hartu duen lehenengoa eta adierazi du “Gure asmoa Etxebarria Parkeak eskaintzen dizkigun aukerak probestea da, saskibaloitik harago doan ekitaldi bat egiteko”. Horrez gain, Surne Bilbaok jokatuko duen finalari buruz egin du berba odnorengoa gehituz: “Bilbo saskibaloi hiri bat da eta erreferentzia bat kontinentean”.

Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatuak jarraitu dio Bilbao Basketeko presidenteari, Arrizabalagaren lehen hitzak Bilbao Basket osatzen duten taldeari zoriontzeko izan dira, FIBA Europe Cupeko finalerako sailkapenagatik. Gainera “posiblea da eragin baikorra sortzea saskibaloiaren bidez gizartean” gehitu du eta BIlbao Jokoan 3X3k, 3X3 saskibaloi formatua guztion irismenera jarriko duela.

Erroteta zinegotzia pozik agertu da pasaden urteko ekitaldiaren berredizioaren aurkezpenagatik, bere iritziz ekitaldia kirol ekitaldi bat bilakatzeko helburua lortu baitute. Gainera adierazi duenez “Bilbao Jokoan berritasun askorekin dator, hazten jarraitzen duen modalitate bat da 3X3a, dinamikoa, bizkorra hazkuntza prozesuan jarraitzen duena, Bilbo bezala”. Txapelketak duen garrantziari buruz esan du “Estatu mailan QUEST mailako bi txapelketeteako bat bilakatuko gara, munduko hirgarren maila garrantzitsuena. Horrek mundu mailako jokalari onenak Bilbora etortzea ekarriko du”.

Koldo Bilbaok Euskal lurraldeak kirola, elkarbizitza eta inklusibitatea bultzatzeko duen borondatea aipatu du. Gonbidapen zabala egin dio hiritarasunari modu aktiboz zein pasiboz ekitaldian parte har dezaten.

Azkenik Espainiako Batzorde Paralinpikoko Presidenteordeak hartu du hitza. Eskertu egin dio Bilbao Basketi “begirada hain argia izateagatik elbarritasunari”. Nabarmendu du “mezu hau ezinbestekoa dela gizarteak elbarritasunari begirada errukitsu batez ez begiratzeko, baizik eta, goi mailako kirolean, errendimendu altuko kirolean eta kirol profesionalean gehitu gaitzaten”. Horrela bukatu da ekainaren 12tik 14ra ospatuko den  Bilbao Jokoan 3X3 by Bilbao Basketen aurkezpena Etxebarria Parkean. Txapelketarako izen emateak zabalik dauden hurrengo estekan