Damien Inglis beltzezko gizon bihurtzen da
Damien Inglis hegal-pibota (Cayenne, 26 urte, 2.06 metro) Surne Bilbao Basketeko jokalari berria da. Guyanan jaiotako jokalariak Monakoren elastikoa defendatu zuen aurreko denboraldian, eta Eurocupeko txapeldun izendatu zen. 21/22 denboraldian, batez beste, 6.5 puntu eta 4 errebote lortu zituen Frantziako BJA txapelketan, baina 19/20 denboraldikoak dira lehiaketa horretan lortutako batez besteko onenak: 11 puntu, 5.4 errebote eta 3 asistentzia partidako, Strasbourgen elastikoa defendatuz.
Damien Inglis Milwaukee Bucksek aukeratu zuen 2014ko Drafteko 31. postuan. Minessottako taldearekin 20 partida jokatu zituen 15/16 denboraldian. Garapen Ligan ere minutuak batu zituen, Westchester Knicksekin batez ere, non 13.1 puntu, 7 errebote eta 3 asistentzia lortu zituen.
Kirol Zuzendaritzaren iritzia
«Damien Inglis hegal-pibota da, eta gaztea izan arren, esperientzia handia du. Azken lau denboraldietan BCL edo Eurocupen lehiatzen ziren taldeetan jokatu du, aurreko denboraldian Monakorekin azken lehiaketa hau irabaziz.
Inguruan fisikoki eta intentsitatez hornituko gaituen jokalaria da, eta 1c1eko pasea eta jokoa egiteko gaitasuna du, bai aurpegiz, bai bizkarrez. Errebotean ere lagunduko digula espero dugu.