Surne Bilbaok FIBA Europe Cupeko finalerako txartela lortu du Falco Szombathely garaituz

Surne Bilbaok FIBA Europe Cupeko finalera sailkatzea lortu du Falco Szombathely talde hungariarra garaituta. Itzulerako partidua une batzuetan sufrituz ebatzi zuen Surne Bilbaok, Falco Szombathely garaituz 95-88. Melwin Pantzar (15) eta Martin Krampeljen (16) gidaritzapean lortu zuten MIB-ek finalera sailkatzea, biek 15 puntuko balorazioa lortu baitzuten.

Lehenengo laurdena estua izan zen markagailuan, ez zen azken unerarte izan etxeko taldeak ihes egin zuela, Luke Petrasecen hiruko batek, 6 puntuko aldea jarriz. 23-17 bukatu zen lehen laurdena minutu baten faltan Petrasecen 2 jaurtiketa libre sartu ostean.

Bigarren laurdenean hoberantz egin zuen Surne Bilbaok, izan ere Melwin Pantzar suediarrak laurden borobila egin zuen, egin zituen jaurtiketa guztiak saskiratuz. Kanpoko taldea aldiz, eskasago ibili zen eta horrek lagundu egin zion etxeko taldeari bigarren laurdena 11 puntuko aldearekin amaitzeko, 48-37.

Aldageletatik bueltan, bazirudien etxeko taldeak alde nabarmena zuela, hala ere laurden ia borobila egin zuten magiarrek, joaneko partiduan bezala, Zoltan Perl eskoltak alarmak piztu zizkion Jaume Ponsarnauren gizonei, 9 puntu laurdenean eta Falco Vulcano aurretik jartzea lortu zuen. Hala ere, Justin Jaworskiren hiruko batek taldea esnatu zuen. Bi puntuko aldearekin lortu zuten beltzezko gizonek joatea azken laurdenera, 69-67.

Azken laurdena ez zuen zerikusirik izan aurrekoarekin, azkar egin zuten ihes MIB-ek markagailuan eta 8 puntu inguruko aldea mantendu egin zen ia laurden osoan zehar amaierararte. 95-88 bukatu zen partidua eta etxeko taldeak finalerako txartela lortu zuten Falco Szombathely oso serio baten aurka. 

Finalaren joaneko norgehiagoka asteazkena, aprilaren 22an jokatuko da Tesalonikan PAOK BC talde graziarraren aurka eta itzulikoa aste bat beranduago Bilbao Arenan marea beltzaren babesarekin. Iazko finalaren errepikapena izango da, baina alde baten batekin, kantxa-faktorea bilbotarren aldekoa izango da aurten.