Surne Bilbao bere hirugarren finalaren bila etxean Falco Szombathely-ren aurka

Bihar Miribilak historiarekin hitzarmen garrantzitsua du. Surne Bilbao bere hirugarren finalean  eta bigarrena segidan sartzear dago. Bihar, asteazkena gaueko 20:00etan (ETB 1 On) aukera paregabea du finalerako txartela lortzeko Bilbao Arenan marea beltzaren aurrean.

Pasa den larunbateko garaipenaren ostean Unicajaren aurka (90-74), Jaume Ponsarnauk jokalari guztiak izango ditu eskuragarri, Harald Frey barne, nahiz eta bat baztertu behar izango duen eta harrobiko jokalari bat deialdian sartu.

Joaneko partiduan lortutako 17 puntuko abantaila lortu arren, Ponsarnauk ohartarazten du: “ Finalerdietan badaude, arrazoi batengatik da”. Hala ere, bere jokalariek duten guztia emango dutela dio hungariarren aurka.

Zoltan Perl eskolta magiarrak 22 puntu saskiratzea lortu zuen joaneko partiduan, Falco Vulcanoren aukerak bizirik mantenduz partiduko hainbat uneetan zehar. Perl itzuleko norgehiagokan kanpoko taldearen mehatxu handienetariko bat da.

Ponsarnauk gonidapena egin die etxeko zaletuei pabilioia bete dezaten, ohartaraziz “erasoko gaitasuna erakutsi zutela (…) baina askoz zailagoa egingo zaiela denok batera bagaude gure etxean”.

Norgehiagoka erabakigarria MIB-entzat, bihar hasiko baitute beraien seigarren final baterako txartelaren borroka, aukera honetan, bilboko zaletuen aurrean.

Erosi finalerdietarako zure sarrerak HEMEN