Surne Bilbaok porrota jaso du Barçaren aurka Palau Blaugranan

Surne Bilbaok 90-61 galdu zuen Barçaren aurka igandean Palau Blaugranara egindako bisitan. Beltzezko gizonen lehenengo laurdeneko saskiratze eskasak eta Youssoupha Fall erraldoi batek partidua apurtu zuten. Beltzezko gizonen jokalari onena Martin Krampelj izan zen 16 punturekin eta 7 jauriketetatik 6 saskiratuz.

Lehenengo laurdena gaizki hasi zen bilbotarrentzat, aurkako 8-0eko partzialarekin. Talde blaugranaren defentsa bikaina eta eta kanpokoen eraginkortasun eskasak lehenengo laurdena 21-7 bukatzera eraman zuten. 

Bigarren laurdenean Fall erraldoia agertu zen kataluiniarrentzat, bere fisikoak lagundu egin zien bartzelonakoei eta barrualdean hainbat arazo sortu zituen. Bilbokoentzat laurden hobea izan zen saskiratzeen aldetik 16 puntu lortuz, hala ere, ezin izan zuten markagailuko aldea murriztu eta 41-23 joan ziren aldageletara.

Atsedenalditik bueltan partiduak berdin jarraitu zuen, markagailuko aldea murriztu ezin baina laurden berdindua izanik, 24-20 irabazi zuen etxeko taldeak laurdena, 65-43ko markagailua ezarriz.

Azken laurdena ez zen desberdina izan, blaugranek aldea mantendu zuten, baita handitu ere zazpi puntuko aldea lortuz laurdenean. Partidua 90-61 bukatu zen Xavi Pascualen gizonen alde. 

Surne Bilbaoren playoffetara sailkatzeko ametsak bizirik dirau oraindik ere, apirilaren 18an Baxi Manresa jasoko dute Bilbao Arenan Jaume Ponsarnauren gizonek.

Jaume Ponsarnauren adierazpenak

Ponsarnau minduta agertu zen partiduostean hurrengoa adieraziz: “ Hain errespetu handia genien, geure burua errespetatzeari uko egin diogula. Gure jokatzeko moduari huts egin diogu eta bakarreko irtenbide asko bilatu ditugu talde jokoa alde batera utziz”.