5

Muhammad-Ali Abdur-Rahkman

AltuEra1,96

PosiZIOAesKolta

NaZIONALITATEAESTATU BATUAK

JAIOTZE-DATA1994/09/01

LiZENTZIAEXT

Biografia

Muhammad-Ali Abdur-Rahkman eskolta estatubatuarra Surne Bilbao Basketen hirugarren fitxaketa da. Jokalaria Darussafaka taldetik dator, eta talde horrekin, batez beste, 15,1 puntu, 2.9 errebote eta 2.7 asistentzia lortu ditu BCL 23/24an.

Aurretik, 22/23an, Italiako Lega jokatu zuen Carpegna Prosciutto Pesaro-rekin, 13.9 puntu, 4.2 asistentzia eta 3.6 errebote norgehiagokako. Bere kanpaina onak lagundu zion taldeari txapelketako playoffak lortzen.

Europara jauzi egin aurretik, Abdur-Rahkmanek NCAAn jokatu zuen Michigan Wolverinesen elastikoarekin, batez beste 12.9 puntu eta 3.9 errebote lortuz 17/18 kanpainan.

Kanpaina horretan, eskoltak March Madness-eko finala jokatu zuen Villanovaren aurka, eta 23 puntura iritsi zen titulua lortzeko partiduan. Jokalaria Wolverines-eko belaunaldi handi bateko kidea izan zen egungo NBAko Jordan Poole, Moritz Wagner, Duncan Robinson eta Zavier Simpsonekin batera. Vilanovak, Jalen Brunson, Donte Divincenzo eta Mikal Bridges taldearen barne zuena, eskuratu zuen azkenean txapelketa.

«Abdur-Rahkman Europako hainbat ligatan aritutako jokalaria da, eta Surne Bilbao Basketen erasoko jokalari garrantzitsua izatea espero dugu. 3 puntuko jaurtitzaile ona da, eta abantailak ateratzen ditu pick and rollean, bai berak saskiratzeko, bai taldekideei laguntzeko. Defentsan jokalari sendoa da eta esku onak ditu baloia lapurtzeko.»

Rafa Pueyoren iritzia, kirol-zuzendaria