Bilbao Basket Bizkaiko Foru Aldundiko BIKEE (Bizkaian Kirola Ere Euskaraz) programaren barneko Eskola Kiroleko Hizkuntza Dekalogoaren aurkezpenean egon da

Kirol arloan euskara sustatzen duen ekimenarekin bat egiten du klubak, Bizkaian euskara sustatzeko duen konpromisoa berretsiz

Gaur aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak BIKEE (Bizkaian Kirola Ere Euskaraz) programaren barruko Eskola Kiroleko Hizkuntza Dekalogoa. Ekimen honen helburua eskola-kirolean euskararen erabilera indartzea da, entrenatzaileak, kirolariak, epaileak eta familiak hizkuntzaren normalizazioan inplikatzeko hamar konpromisorekin. Dekalogoaren funtsezko puntuen artean euskararen erabilera komunikazioetan, argitalpenetan, megafonian eta kirolari gazteekiko interakzioan daude.

Bilbao Basket ekitaldian parte hartu du Olatz Sarasolaren eskutik, klubeko marketin-arduraduna. Olatzen hitzetan: “Bilbao Basket eta Bilbao Basket Fundaziotik ezinbestekoa deritzogu arlo honetan aurrera pausoak ematea eta proposatutako ekimenak gure jardueretan, hala nola Kantera eta Kanpusetan, eta gure jarraitzaileen artean aurrera eramatea”.

Horrela, programaren barneko kide gisa, kluba lurraldean erreferentziako posizioa dela medio, euskararen erabileraren normalizazioaren aldeko konpromiso argia erakusten du eta lanean jarraituko du Klubaren eta Fundazioaren nortasunean funtsezko euskarria izan dadin.

ESKOLA KIROLEKO HIZKUNTZA DEKALOGOAREN HAMAR PUNTUAK:

  1. Gutxienez ele bietan agertzea irudi korporatiboarekin lotutako elementu guztiak (euskara lehenetsita).
  2. Megafoniako mezu guztiak gutxienez ele bietan ematea (euskara lehenetsita).
  3. Idatzitako mezu guztiak gutxienez ele bietan ematea (euskara lehenetsita).
  4. Kirol-koordinatzailea ondo moldatzea ele bietan.
  5. Entrenatzaile elebidunak hautatzea.
  6. Entrenatzaile elebidunek haurrei beti euskaraz egitea eta haurra euskaraz egitera motibatzea.
  7. Entrenatzaileek elkarrekin euskaraz hitz egitea haurren aurrean.
  8. Adin txikieneko umeen taldeetan euskaraz ondoen moldatzen diren entrenatzaileak jartzea.
  9. Epaileek haurrei euskaraz egitea.
  10. Gurasoek umeei animo mezuak euskaraz esatea.