Surne Bilbaok BAXI Manresaren aurka jokatuko du larunbatean arratsaldeko 17:00etan (DAZN) playoffetarako borrokan jarraitzeko asmoz. Marea beltzak finalaren aurretik garrantzia handiko beste partidu bati egingo dio aurre.
Jaume Ponsarnauren gizonak Endesa Ligako 26. jardunaldian Palau Blaugrana bisitatu zuten eta Barçaren aurka porrota jaso zuten 90-61. Partidu hartan Martin Krampelj izan zen bilbotarrentzat 10 puntu baino gehiago sartu zituen bakarra 16 punturekin.
Manresako taldeak aldiz, Asisa Jouventut garaitu zuten etxean igande eguerdian jokatutako partiduan. Garaipen garrantzitsua haientzat eta baita Surnerentzat, lehenengo 8 artean sartzeko arerioa baita Badalonako taldea. Ferran Bassas izan zen etxeko taldeko jokalaririk hoberena baloraziozko 22 punturekin , saskiratutako 16 puntu eta 8 asistentzia. Ez zen bakarra izan, Pierre Oriola, Eli Brooks eta alex Reyesek partidu paregabea egin zuten ere.
Mehatxu nagusiak
Álex Reyes, Bilboko jokalari ohia, da manresarren mehatxu nagusietako bat, denboraldian zehar 13,4ko bataz bestekoa du eta %42,4 hiruko jaurtiketetan. Gainera 13 puntuko balorazioa denboraldiko bataz besteko bezala. Pierre Oriolak laguntzen dio, Reyes kanpokaldeko mehatxua baita eta Oriola barnealdekoa. Bigarren honek 8,9 puntu sartzen ditu bataz beste 5,5 errebote eta 1,3 asistentzia.
MIB-ek aukera ona dute beraz, larunbatean arratsaldeko 17:00etan (DAZN) goiko taldeak ikaratzeko eta musturra playoff postuetan sartzeko, liga amaitzeko 7 jardunaldiren faltan beltzezko gizonentzat, 28. jardunaldia jokatu baitute jada 82-84 irabazita Casademont Zaragozaren etxean.


