Jaume Ponsarnau prentsaurrekora irten da gaur goizeko 10:00etan BAXI Manresaren aurkako partiduari buruz hitz egiteko.
Jokalari guztiak sasoian eta eskuragarri dauden galdetu diotenean adierazi du Darrun Hilliard eskolta estatubatuarrak lesio bat izan duela, badirudi giharretan arazo bat izan zuela asteazkeneko entrenamenduan eta ez duela jokatuko. Horrez gain, Stefean Lazarevic eta Harald Frey prozesu biral bat izan dutela eta ez daudela %100ean.
BAXI Manresari buruz galdetu diotenean adierazi du: “Bere entrenatzaileak, Diego Ocampok, markatzen duen identitate horrekin jokatzen duen taldea da, xehetasun on asko ditu. Haien jokoaren funtsa asko eta ondo korrika egiten saiatzea da, eta bestela, eraso azkarra egiten saiatzen dira. Ondoren, euren dohainak oso ondo bilatzen eta aurkitzen dituen taldea da, eta joko erritmoan zein joko estatikoan jokatzen uzten badiezu, etekin handia ateratzen duen taldea da”.
Azpimarratu du “garrantzia eman behar diogu larunbateko partiduari nahiz eta final baten atarian egon”, jokalariei esan die zentratuta egon behar direla larunbatean eta handik lortutako indarretik finalari egingo diotela aurre.
Azaldu egin die ere jokalariei “denboraldiko momentu garrantzitsu batean sartzen garela eta lehenengo pausua larunbateko partidua da” .
Partidua bihar larunbata 17:00etan jokatuko da Bilbao Arenan. Zure sarrerak hemen salgai.


