Bilbao Arenak Vuelingen eserlekuak estreinatuko ditu Surne Bilbaoren aulkitxoan

Bilboko taldearekin 2027ra arte babesletza akordioa duen konpainiak hegazkin baten barrualdea birsortuko du etxeko taldearen aulkitxoan

Bilbon, 2026ko apirilaren 17an.

Bilbao Arenak irudi berria estreinatuko du larunbat honetan Surne Bilbaoren aulkitxoaren eremuan. Vuelingekin sinatutako babesletza akordioari esker, airelineak ohiko aulkiak kendu eta konpainiako hegazkinen barruko eserlekuak jarriko ditu.

Taldeari bidaietan laguntzeaz eta kamisetan agertzeaz gain, Vueling-ek urrats bat gehiago eman du denboraldi honetan bere irudia kantxa bazterrean ere txertatuz. Hegazkinetako eserleku errealak prest egongo dira larunbat honetan Miribillan Baxi Manresaren aurka jokatuko den partidarako.

Ekintza honekin, Vueling-ek 2023ko maiatzetik Surne Bilbaorekin duen harremana sendotu du, konpainiak hiriari eta inguruari dion konpromisoa islatuz. Bi erakundeen arteko babesletza akordioa 2027ra arte luzatzen da.

Surne Bilbaoren airelinea ofizial gisa, Vuelingek taldearen joan-etorriez arduratzen jarraitzen du txapelketa nazionaletan zein europarretan. Markak ikusgai jarraituko du taldearen kamisetetan, Bilbao Arenan eta Armi maskota ofizialean, besteak beste.

Era berean, Vueling Dancing Team taldeak jarraituko du, animazio talde honek energiaz betetzen du pabiloia atsedenaldietan eta hutsarteetan egiten dituen koreografia eta ikuskizunekin. Gainera, airelineak partidak girotuko ditu ‘fly cam’ dibertigarri batekin: kamerak enfokatzen dituenean, bertaratuek hegazkinarena egitera gonbidatzen ditu, eta dibertigarrienek hegaldiak irabaz ditzakete.

Bilbo, puntu estrategikoa Vueling-en sarean

Bilbo Vuelingen Espainiako bigarren jarduera base garrantzitsuena bihurtu da, Bartzelonako base nagusiaren ondoren. Izan ere, airelineak Espainiako bi bidaiaritik bat garraiatzen du, eta uda honetan 28 ibilbide eskaintzen ditu Loiuko aireportutik.

Vueling-i buruz

Vueling, IAG taldeko konpainia, erreferentziazko airelinea da Europan eta funtsezkoa Espainiako konektibitatean.

Liderra da bere base nagusian (Josep Tarradellas Bartzelona-El Prat), Espainia barruko loturetan eta Bilbo bezalako beste aireportu garrantzitsu batzuetan. Penintsularen eta Balear eta Kanariar uharteen arteko konexioan ere buru da. Nazioartean, Paris-Orly bezalako baseetan bere presentzia indartzeko lanean ari da. Konpainiak urtean 250 ibilbide inguru ditu, 30 herrialde lotzen dituztenak. 2025ean, 227.000 hegaldi baino gehiago egin ditu eta 40 milioi bidaiari inguru garraiatu ditu.

5.000 langile baino gehiagorekin, Vueling da hiru urtez jarraian Top Employer izendapena jaso duen Europako airelinea bakarra. Konpainiak konpromiso sendoa du sektorearen deskarbonizazioarekin eta, IAG taldeko kide gisa, 2050ean karbono-emisio garbiak zerora murrizteko konpromisoa hartu du, FlightPath Net Zero estrategiaren bidez.

Bere ADN digitalari leial, Vueling izan zen txartelak sakelako aplikazioaren bidez saltzen eta QR kodea duen ontziratze-txartel digitala izaten lehen airelinea. Gainera, airelineak 600 pertsona baino gehiagoko taldea du Bartzelonako eta Zaragozako berrikuntza-zentroetan lanean.