Surne Bilbao Tesalonikan neurtuko da PAOKen aurka,gaur 18:15etan (ETB1) PAOK Sports Arenan FIBA Europe Cupeko finaleko joaneko norehiagokan. Hitzordu garrantzitsua bilbotarrentzat, iztulerako partidurako emaitza mesedegarri bat bereganatuko nahiko baitute Jaume Ponsarnauren gizonek.
Beltzezko gizonak bolada onean iristen dira nahiz eta asteburuko partiduan porrota jaso zuten BAXI Manresaren aurka 80-84. Denboraldi ia bikaina egiten ari dira ligan eta FIBA Eurpe Cupean, finalerdietan Falco Szombathely garaitu zuten birritan zailtasun askorik gabe(81-98 eta 95-88).
PAOKek sasoi betean hartuko ditu bilbotarrak, jokatutako azken bi partiduak irabazita. Gainera, bi garaipen horiek balio bikoitza izan dute talde greziarrarentzat: Tesalonikan bertan lortu dituzte, hiriko beste bi talde historikoen aurkako derbietan,Aris eta Iraklis menderatuta. Etxean jokatzeak eta hiri-arerioen aurka irabazi izanak bultzada moral handia ematen die greziarrei gaurko neurketarako.
Asko dira PAOK finalean egotearen arrazoia, haien artean bat Breein Tyree da, 5 zenbakidunak FIBA Europe Cupean 17 puntu baino gehiago sartzen ditu. Ben Mooren 10,4 puntuek eta ia 7 errebotek barnealdeko indarra ematen diote talde greziarrari. Tomas Dimsa ere arriskutsua da, erabateko jokalaria, 10 puntu baino gehiago partiduko eta errebote eta asistentzia emailea.
Dudarik gabe, Europako gau gogorra eta lehiatua espero da. Surne Bilbaok bere nortasunari eutsi beharko dio, kantxako presioari aurre egin eta PAOKen bolada ona eteteko.


