Gaur, Artxanda kiroldegian gauzatu den Media Day-ean, Harald Freyk eta Tryggvi Hlinasonek komunikabidekin egin dute berba asteazkeneko FIBA Europe Cupeko finaleko joaneko partiduari buruz.
Hlinason kapitainak adierazi du “Gogoz gaude, partidua prestatzen hasi gara, nahiz eta haien aurka birritan jokatu dugun aurten, trantsizio une batean zeuden eta orain talde osatuagoa da PAOK”.
Larunbatean galdu izan arren ez dago kezkatuta, “galdu eta gero sentsazioa inoiz ez da ona, hala ere porrot honetatik ikasteko aukera dugu astezkenera begira”.
Tryggvik zein Freyk, garrantzia eman diete PAOK Sports Arenan egongo den giro sutsuari, gehituz pasa den urteko giro berdina espero ditela eta prest daudela, nahiz eta taldekide berriak dituzten, bideotan eta haien hitzetatik dakitela zer itxaron behar duten Salonikara bisitan.
Freyri PAOK-eri buruz galdetu diotenean erantzun du “ez dela aurten jokatu duten talde bera, momentu hartan beraien erritmoa eta jokoa bilatzen ari ziren eta asko hazi direla talde bezala gaur arte”
Finalean faboritoa nor den galdetu diote Freyri eta hurrengo erantzun du: “Maila honetan eta batez ere una honetan, bi taldeak finalean badaude zerbaitengatik da, ez dago faboritorik finalerako eta nahiz eta haiek talde itzela izan guk irabazteko jokatzen dugu eta gure esku dagoen guztia egingo dugu”.


