Emaitza ona lortu zuen Surne Bilbaok PAOK Arenan PAOK-en aurkako FIBA Europe Cupeko fiinaleko joaneko partiduan. Justin Jaworskiren 24 puntuek talde bilbotarrari finala Bilbon erabakitzea ahalbidetzen die. 79-73, oraindik 40 minutu jokatzeko eta finala guztiz zabalik.
Lehenengo laurdenean bi taldeei kostatu zitzaien martxan jartzea, bi taldeen aldetik jaurtiketetan akatsak defentsako lanari esker eta urduritasunaren erruz. Bigarren martxa Patrick Beverleyk jarri zuen bi hiruko sartuz lehen bost minutuak igaro ostean, gertutik jarraitu zioten bilbotarrek eta laurdena 16-13 bukatu zen finaleko lehenengo 10 minutuetan.
Bigarren laurdenean etxeko taldeak zuen abantaila haunditzeko lana egin eta lortu egin zuen, Beverleyren sakiratzeek eta Breein Tyreek 11 puntura aldendu zuten PAOK eta Jaume Ponsarnauren gizonek korrontearen aurka egin zuten arraun Greziarrak harrapatzeko asmoz. 43-35 aldageletara joatean.
Aldageletetik bueltan berdin jarraitu zuen partiduak, Tyreek saskiratzen jarraitu zuen eta beltzezko gizonen aldetik Hilliarden bi hirukok bizia emoten jarraitu zioten talde bilbotarrari. Harald Freyren 5 puntuek lagundu egin zioten taldeari partidua bizirik mantentzeko, 60-53.
Azken laurdenean heldu da otsoen unea, MIB-ak puntu bakar batera jartzea lortu zuten eta baloi jabetzak izan zituzten aurretik jartzeko. Justin Jaworskik 14 puntu sartu zituen azkenengo laurdenean eta Hilliardek 6 partidua Bilbao Arenan erabakitzeko, 79-73.


