Beltzezko bi gizon MVP-rako izendapenen artean

ACB-k argitaratu egin du MVP hautagaitzarako izendatutako jokalarien zerrenda, bertan 25/26 denboraldiko jokalari onenak agertzen dira. Mario Hezonja, Ricky Rubio, Edy Tavares eta Jean Montero bezalako jokalarien artean, Surne Bilbaoko bi jokalari aurki ditzakegu, Melwin Pantzar eta Trygvvi Hlinason.

Pantzarrek erregulartasun itzela erakutsi du denboraldi osoan zehar eta 16,7ko balorazioa lortu du batez beste. 10,8 puntu, 4,2 errebote, 4,3 asistentzia eta 3ko jaurtiketetan %50eko saskiratzea izan du. Estatistika horiei esker Endesa Ligako  MVP izateko aukera du.

Hlinason kapitainak berriz, 14,8ko balorazioa lortu du denboraldian zehar, baita; 9,4 puntu, 6,4 errebote, 1,8 asistentzia, 1,3 tapoi eta jaurtiketetik %65,1eko saskiratzea izan du pibot islandriarrak. Gainera 3. da erreboten liderren artean (3. defentsakoetan eta 8. erasokoetan) eta liderra partiduko egindako mateetan.

Horrez gain Bassala Bagayoko pibota, jokalari gazte onenaren sarira dago izendatuta, 5,7ko balorazioa lortu du denboraldian zehar, 4,3 punturekin, 3,5 errebote eta 0,3 tapoi eta asistentziarekin.
Sarietan bozka emateko epea zabalik dago jada eta maiatzaren 21a, ostegunera arte arratsaldeko 18:00ak arte egongo da zabalik epea. ACB-ren aplikaziotik bozkatu ahal izango da aipatutako epea bukatu arte. Lortu hemen ACB-ren aplikazioa.