Copa Campeones eta BBUP Bilbao Arenara iristen dira

Maiatzaren 9 eta 10 bitartean Copa Campeones eta BBUP txapelketak ospatuko dira Bilbao Arenan. Txapelketa hauen helburua elbarritasun intelektuala dutenen gizarte txertatzea da, saskibaloia aitzakia izanik.

Copa Campeonesek 3 taldeko bi multzoz osatuta daude:

  • A multzoa: Baskonia, Rio Breogan eta Fundació Barça Genuine
  • B multzoa: Bilbao Basket Fundazioa, Fundación Real Madrid eta SPB Fundación Aurora

Talde bakoitzak hiru partidu partidu jokatuko ditu, multzoko fasean 2 eta beste bat sailkapenaren arabera. Lehen partidua larunbatean goizeko 9:30etan jokatuko da Rio Breogan eta Fundación Barça Geunieren artean. Gure taldeak eguerdiko 12:30etan egingo du debuta SPB Fundación Auroraren aurka. 

BBUP txapelketa aldi berean jokatuko da Bilbao Arenan, bi kantxa prestatuko baitira ekitaldiak aurrera eramateko. Salesianos Barakaldo, Araberdin, REL, Tabirako BAQUÉ Alai eta Smartlog Ointxapeldunak izango dira partehartzaileak. Saskibaloiaz gain, gurpildun aulkiko saskibaloiak presentzia izango du ere eta baita gimnasia erritmikoko ekitaldi batek.

Bi txapelketen sari banatzeak igandean izango dira eguerdiko 12:45etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da hurbildu nahi den edonorentzat aforoa bete arte.

Bilbao Basket Fundazioak bultzatutako txapelketa hau posiblea da; Egur Pellet, Rural Kutxa, Idom Social Group, Kirolur, Euskadi Basque Country, Lacturale, Saunier Duval eta Bilboko Udaletxeari esker.