Bilbon, 2026ko maiatzaren 8an
Bilbao Basket eta Eroski akordio batera heldu dira partekatutako balore batzuetatik sortutako kolaborazio baterako: konpromisua, gertutasuna, aukera berdintasuna eta talentu lokalarekiko apostua. Akordio honek klubak bere funtsetik garatzen duen lana indartzen du, batez ere emakumezko harrobian, eta Eroskik elikadura osasuntsua eta jasangarria bultzatzeko duen helburuarekin bat egiten du.
Bilbao Basket eta Eroskik bat egiten dute haien bideetan elkarrekin etorkizun bat eraikitzeko saskibaloia eta heziketa bide izanik beraien baloreetan.Aliantza honek fokupean jartzen ditu talentu gazteen garapena oinarritik, ahalegina sustatzen, talde lana eta aukera berdintasuna umeentzat.
Akordio honek bultzada berezi bat suposatzen dio Bilbao Basketen emakumezko egiturari, jokalarientzako ingurune ziur bat indartuz,beraien familientzako eta klubarentzako.
Isabel Iturbe, Bilbao Basketeko presidentearen adierazpenak.
“Eroski bezalako lankide bat izatea zorte izugarria da, aukera berdintasunagatik lan egiten baitu. Babes honek gure emakumezko harrobia eta heziketa proiektuak hazten jarrai dezaten ahalbidetzen digu, talentuan sinesteak etorkizunean sineste baita. Eroski asko nahi ditugu gizartean ditugun proiektu guztiak mantentzeko.
Rosa María Carabel Di Paola, Eroskiko CEO-aren adierazpenak
“Elikadura osasuntsua bultzatzea gure helburuen parte da eta emakumezko kirolak gizarte justuago, osasuntsuago eta berdinago baten parte dela ulertzen dugu. Gaur, elkarte honen parte garenen %76a emakumeak gara. Proiektu honen parte izateak, izan nahi duguna islatzea da: pertsonen ondoizana eta etorkizunarengandik oso hurbil dagoen elkarte bat.
Akordio honekin, Bilbao Basket eta Eroskik duten lotura estutzen da, baita gizarte eta lurradearekikoa, kirola, osasuna eta berdintasun baloreen heziketan oinarritutako ekimenak bultzatuz. Eroski ezinbesteko bilakatzen da Bilbao Basketen emakumezko kirolaren hazkundean, klubaren etorkizuneko apostuan lagunduz.


