Igande honetan, maiatzaren 10ean Surne Bilbaok, Hiopos Lleida bisitatuko du eguerdiko 12:00etan 30. jardunaldiko partida zortzigarren postua ortzimugan izanik. Ligako balantzean 6 garaipenek banatzen dituzte sailkapenean eta bi taldeen egoera guztiz desberdina da.
Jaumek Ponsarnauk adierazi du espero duela jokalari guztiak eskuragarri izatea, Martin Krampeljekin arazoren bat egon den arren astean zehar espero duela iganderako prest egotea.
Surne Bilbaok playoffak ditu begibistan, 16 garaipenekin 9. postuan aurkitzen dira bilbotarrak, 8. postuan dagoen Unicajarekin berdinduta. Ponsarnauk esan du “ez ditugu playoffak helburu bezala ikusi eta ez digu presiorik sortzen, gogo askorekin hartuko ditugu gelditzen zaizkigun partiduak eta gure esku dago saiatzea.”.
Hala ere, Malagakoek 30. jardunaldia jokatu dute jada Dreamland Gran Canariaren aurka eta 100-101 galdu zuten, horrez gain 29. jardunaldiko partida bukatu gabe dauka bertan behera geratu da 53-33 galtzen ari zela atsedenaldian. Beraz Bilbokoek, beraien esku dute 8. postu hori bereganatzeko jardunaldi honetan bertan, azken uneetan sailkapenean azkenengoa den Coviran Granada 88-83 irabazi ostean. Ponsarnauk gehitu du taldearentzat orain playoffak bezalako estimuluak edukitzeak onuragarria dela maila ez jaisteko.
Hiopos Lleida bestaldetik, jaitsiera postuetatik gertu dago, 10-19ko balantze batekin Morabanc Andorra, jaitsiera postuak markatzen dituen taldearen 2 garaipen gainetik.
Ponsarnauren arabera talde inartsua dira etxean eta badakite eta uste du jatsiera ekidituko dutela.
James Batemon III eskolta da beraien eraso arrisku nagusiena, partidauko sartzen dituen 16,3 puntuak eta banatzen dituen 3 asistentziak Jaume Ponsarnauren gizonak defentsa lanetan erne ibiltzea derrigortuko ditu. Horrez gain, barrualdean Melvin EJim hegal-pibotak jarraitzen dio Batemoni, ia 13 puntu saskiratuz partiduko eta 5,6 errebote jasoz. Oriol Paulí kaaluniarrak zenbaki dexenteak sinatzen ditu ere; 9,4 puntu, 3,6 errebote eta 2,7 asistentzia partidukok talde kataluniarraren hirukotea osatzen du. San Pablo Burgosen aurkako azken partida 99-91 galdu arren, jaitsiera saihestea beraien esku dago.


