Porrota jaso du Surne Bilbaok Hiopos Lleidaren aurka

Barris Nordek bere lana egin zuen eta Surne Bilbaoren playoffetan sartzeko aukerak murriztu zituen Hiopos Lleidak Bilbokoak  90-81 garaitu ostean. Lehen zatian talde bilbotarrak jaurtiketan libreetako arazoek garrantzia izan zuten azken emaitzan. Tryggvi Hlinasonen bikoitz bikoitza (10 PTS, 11 REB) ez zen nahikoa izan, ezta beste 4 taldekidek 10 puntutik gorako markak izateak, Lleidakoen James Batemon (18 PTS), Cameron Krutwig(12) eta Atoumane Diagneren (11) nagusitasunari aurka egiteko.

Lehenengo laurdena berdindua egon zen bi taldeen artean, talde kataluniarra 12-4 aurretik jarri bazen ere lehenengo minututan, bilbotarrek markagailuari buelta ematea lortu zuten 14-16 jarri arte Martin Krampljek lideratuta. Lleidarren hiruko saskiratzeek markatu zuten hala ere laurdenaren erritmoa laurdena 25-26 bukatzeko Jaume Ponsarnauren gizonen alde.

2. Laurdenean hasi zen nagusitzen Hiopos Lleida, MIB-en eraso indargabeek eta etxeko taldearen asmatzeak markagailuan 11 puntuko aldea sortu zuen lleidarren alde laurdeneko tarte batean. Melwin Pantzarrek hartu zuen kanpoko taldearen lidergotza laurden honetan puntu gehien lortzen bere taldearentzat atsedenaldi aurretik alde hori 6 puntutara murrizteko eta 54-48 bukatzeko.

Aldageletatik itzultzean Surne Bilbao indartsuago atera zen eta markagailuko aldea murrizten jarraitu zuten 10 minutu hauetan zehar eta defentsa lanetan serioago ibiliz lehenago aipatutako lleidarren hirukoteak erritmoa mantentzea lortu zuen eta bi piboten barruko defentsa onak eta hiruren saskiratzeek aurretik mantendu zuten markagailuan Hiopos Lleida 69-67.

Azkenengo laurdenean  bilbotarrek aspalditik galdu zuten markagailuko lidergotza berreskuratu zuten, hala ere ez zien gehiegi iraun, ezegonkorra izan baitzen lidergotza hori une batez kataluniarrek 5-0 partzial bat lortu zuten arte eta behin betiko utzi baitzituzten beltzezko gizonak atzean markagailuan partida 90-81 bukatu arte, bilbotarrek hainbat erasotan jaurtiketa zailak saiatu eta akats egin ostean.