Melwin Pantzarrek mugarri historikoa ezarri du asteburu honetan. Hiopos Lleidaren aurkako partidan 23ko balorazioa lortu ostean, antolatzaile suediarra Surne Bilbao Basketen historiako bosgarren jokalari produktiboena bihurtu da, Fred Weis mitikoa atzean utzita.
Pantzarrek 1.347 balorazio puntu pilatu ditu jada beltzezko gizon gisa, eta Bilboko saskibaloiaren Olimpoan sartu da. Lorpen honek are meritu handiagoa du kontuan hartzen badugu zer-nolako izenekin partekatzen duen orain ohorezko zerrenda hori; 1. Álex Mumbrú dag 3.895 punturekin, Marko Banic aurkitzen da bigarren 2.733 punturekin, 3. Axel Hervelle 2,348 punturekin eta laugarren gaur egun Surne Bilbaoren talde teknikoaren parte den Javi Salgado 2.183 punturekin.
Pantzarrek Bilbon daramatzan hiru denboraldietan lortu du marka hau, bere bilakaera meteorikoa izan dela erakutsiz. Aurtengo 2025-26 denboraldian, suediarra taldearen motor nagusia izaten ari da, batez beste 10,8 puntu saskiratzen ditu, 4,3 asistentzia banatu eta 16,7ko balorazioa lortzen du partiduko. Gainera, hirukoetan duen eraginkortasuna nabarmendu da aurten, %50eko asmatze-tasarekin. 26 urteko jokalaria Miribillako ikur eta gidari nagusi gisa finkatu da.


