Sua Gara: Bilbao Basketen ereserki ofizial berria Sinovaren musikarekin

Talde bat dugu.
Ikur bat dugu.
Etxe bat dugu.
Maskota bat dugu.
Harro sentiarazten gaituen zalego bat dugu.
Apirilaren 29tik, Eurpako bi txapelketa ditugu.
Gaurtik aurrera, ereserki bat dugu ere.
Garenari musika jartzea beti egon da geure buruetan, baina ez genuen
artifiziala zen zeozer sortu nahi. Benetazko ereserki bat nahi genuen, gure
nortasunarekin bat egiten duena, gure baloreekin bat egiten duena.
Bilboren mailan dagoen abesti bat. Gure iragana, gure oraina eta gure
etorkizunerako abesti bat
El Presente diska entzuten, Shinovako bizkatairrek 2024an argitaratutako
azken LP-a, argi izan genuen. Berrizeko bandak bere musikan duen soinu
epikoak gure pertsonalitatearekin bat egiten du. Bagenekien Movistar Arena
15.000 pertsona baino gehiagorekin bete eta gero, estatuko salmenten
zerrendan lehena izan ostean eta Abandoibarran milaka pertsona elkartu
ostean Aste Nagusiko gaubatean, zaila izango zela haiek konbentzitea, hala
ere, berehala ulertu eta onartu zuten gure helburua eta gogoz hartu zuten.
Grabriel De la Rosa, Erlantz Prieto, Daniel del Valle eta Joshua Froufe, Jon
Garcíaren, GAR-eko bokalistaren, kolaborazioarekin, bete-betean sartu ziren
gure zerizana musika bihurtzeko erronkan. Epikatik, Bilbao Basketen talde
memorian zein Bilbo eta Bizkaiaren memorian betirako grabatuta geratukod
en ereserkia. Miribillan sua pizteko musika.
Eta euskaraz egin dute. Zalantzarik ez genuen, gure ereserkia gure ama
hizkuntzan izan behar zela eta gure lurraldeko soinu eta elementuak izan
behar zituela.
Bandak lortu egin du. Bilbao Basket eta Shinovaren arteko fusio honen
emaitza Sua Gara da. Gure garaiko ereserkia. Marea beltzaren indarra eta
Bilbao Basketekoa izateak helarazten duen sentsatzioarekin. Zehazki
bilatzen genbiltzana.

Hala ere, zerbait falta zitzaigun: Soinu hori irudi bihurtzea. Horretarako Iker
Iturria, La Mala Rodriguez, Cupido + Lola Indigo + Alizzz, Alba Reche edo
Rural Zombies bezalako artistekin lan ibilbide luzea duen bideoklip
zuzendari donostiarra konbentzitu genuen. Asier Batiz produktore bezala eta
Media Attack-i esker proiektua forma hartzen hasi zen.
Errodaia pasa den martxoan gauzatu zen, ehundaka zaletu gehitu ziren
proeiktura kolaboratzera Miribilla edo Alde Zaharreko eszenetan figurante
lanak egtera.
Bideoklipan Zugastieta, Miribilla auzoa, Bilbao Arena, Areatza eta Udaletxeko
zubiak eta Pagasarri mendia agertzen dira lokalizazio bezala.
Proiektu honetan Bilboko Udaletxea, BBK Banku Fundazioa etaBizkaiko Foru
Aldundia izan dira partaide, Bilbao Basket produkzioarekin.
Ereserkia lehen aldiz Miribillan Real Madrilen (19:00) aurkako partidu aurretik
entzungo da. Sua Garak partidaurreko uneak bakarrak bilakatuko ditu
bufanda astindu bitartean.

Camisetas Shinova x Bilbao Basket
Sua Gararen argitalpenak kamiseta line berri bat dakar bere baitan.
Hummelek ekoiztutako maukadun kamiseta retro bat eta kotoizko
kamiseta bat Shinova eta Bilbao Basket protagonista izanda eta Tote bag
berri bat.
Taldea berri onez dago, La tormenta E.P.-a argitaratu ostean pasa den
2026ko maiatzaren 8an. Diska kontzeptual honek, lau ekitalditan, abesti
bezala istorio bat kontatzen du: Todo gira y todo vuelve, Lo que podría
salvarnos, El día que murieron las canciones y Tiempo.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Warner Music-i, Shinovaren sigilua, eta nola ez
beraien bulego, Hontzak produkzioari eskainitako laguntzari esker ereserki
hau posible izan zedin. Abestia entzuteko eskuragarri dago jada Shinovaren
Spotify eta Youtubeko kate ofizialetan
 

SUA GARA!
GOAZEN SHINOVA!
GOAZEN BILBAO

Canción

SHINOVA
“Sua gara”
Hiri honen magaletik
laztandu egin nuen zerua
Nortasuna zainetatik
ilun bezain distiratsua
Ardi beltzak izateaz
harro sentitzen gara
kemenez beteriko marean
gaueko uluek bat egiten dutenean
Gure etxea, gure arauak, gure etxea
Goazen Bilbao
Burdinez sortuak,
Goazen Bilbao
Garrasi bakarra,
Goazen Bilbao
Ukabilak gora,
Goazen Bilbao
Goazen Bilbao
Goazen Bilbao
Nortzuk gara gu?
Gerlariak.
Bihotz bakarrekoak.
Lurraren odola.
Otso nekaezinak.
Sinisten dugunak.
Ameslariak.
Miribillako sua gara
Goazen Bilbao
Burdinez sortuak,
Goazen Bilbao
Garrasi bakarra,
Goazen Bilbao
Ukabilak gora,
Goazen Bilbao
Goazen Bilbao
Goazen Bilbao
Goazen