Aleix Font Endesa Ligan ehun eta gehiagoren bila

Aleix Fontek 100 partidaren muga gaindituko du gaur La Laguna Teneriferen aurka, joan den igandean Basquet Gironari irabazita ehunekoaren langara iritsi ostean. Hegaleko kataluniarrak 2018-2019ko denboraldian egin zuen debuta ACB ligan, FC Bartzelonaren elastikoarekin, Baxi Manresaren aurka.

Geroztik, Endesa Ligako hainbat taldetan jokatu du. Hurrengo geltokia Monbus Obradoiro izan zuen 2019-2020ko denboraldian ,14 partida jokatu zituen bertan. Hurrengo denboraldia ligatik at hasi bazuen ere, txapelketa hasita zegoela itzuli zen, Casademont Zaragozarekin, 9 partida jokatu zituen urte horretan, eta beste 18 hurrengoan, Aragoiko hiriburuko taldearekin. Hurrengo urteak LEB Oro ligan eman ondoren, maila nagusira itzuli zen Leyma Coruñarekin 2024-2025eko denboraldian igotzea lortuta, urte hartan 29 partida jokatu zituen, denboraldi bakar batean orain arte lortutako markarik onena.

Joan den udan Surne Bilbaora Basketera iritsi zen, eta aurten, igandera arte, 29 partidako marka hori berdintzea lortu du. Hala, 100 partidara iritsi da, La Laguna Teneriferen aurkako ligako azken jardunaldia jokatzea falta zaionean. Denboraldi honetan, batez beste, 3,4 puntu lortu ditu partidako, jokaturiko 9 minutuetan.