Atzo hasi ziren, Bilbao Jokoen barruan, 3×3 byBilbao Basket txapelketaren bigarren edizioko PRO MEN kategoriako partidak. Mundu osoko 15 talde aritu ziren norgehiagokan, Marseillako World Tourrerako sailkapena lortzeko. Atzo multzoen fasea jokatu zen goizetik gauera arte; lau multzoetako neurketa guztiak jokatu ostean, multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak final-laurdenetara igaro ziren.
A multzoa hiru taldeko multzo murriztua zenez (koma barik subjektuaren ostean), hirutik bi sailkatzen ziren final-laurdenetara. Hangzhou talde txinatarra izan zen nagusi A multzoan, jokatutako bi partidak irabazita eta 6 puntuko aldearekin. Radnik Križevci 3×3 talde kroaziarra bigarren sailkatu zen, CentremèdicMartorell taldearen aurka lortutako garaipen erabakigarriari esker.
B multzoa oso berdindua egon zen. Fribourg talde suitzarrak jokatu zituen hiru partidak galdu bazituen ere, beste hiru taldeek (Chelles Basket 77, Bordeaux eta Pachanga 3×3) bina norgehiagoka irabazi zituzten; gauzak horrela, Pachanga 3×3 talde alemaniarra kanpoan geratu zen, puntuen batez besteko aldeagatik.
C multzoan Bilbao Miners White taldea zegoen, eta zoritxarrez ez zen sailkatzeko gai izan, neurketa bakarra irabazi arren (ez ostean). NRW Connect talde alemaniarra ez zen partida bakar bat ere irabazteko gai izan. Beraz, bi sailkatuak Gargzdai (testuan Gragzdai zegoen) talde lituaniarra —hiru norgehiagoketan garaile atera ostean— eta Valencia Basket 3×3 taldea izan ziren, azken hau bigarren sailkatu gisa bi neurketa irabazita.
D multzoa ere zorigaiztokoa izan zen Minerrentzat; kasu honetan, Bilbao Miners Black taldeak ez zuen neurketarik irabazi eta azken sailkatua izan zen. Pando Mataró izan zen multzoko jaun eta jabe, hiru neurketetan (neruketetan zegoen) garaile irten ostean; bigarren sailkatua Milan U23 izan zen bi partida irabazita, eta hirugarrena, beraz, Ointxe! talde arrasatetarra.
Multzoko emaitzak jakinda, honako hauek izango dira final-laurdenetako hurrengo norgehiagokak: Hangzhou – Valencia Basket, Pando Mataró – Bordeaux, Chelles Basket 77 – Milan U23 eta Gargzdai – Radnik Križevci 3×3.


