Surne Bilbao Alba Berlin, Slavia Praha ERA Nymburk eta Igokea m:tel taldeen aurka arituko da BCL-ra egingo duen itzuleran

Maila handiko multzoa du Surne Bilbaok Txapeldunen Ligara egingo duen itzulerarako. Gaur goizean Miesen (Suitza) egindako zozketak G multzora bidali ditu MIB-ak, honako talde hauekin batera: ALBA Berlin, Bundesligako txapelduna; Slavia Praha ERA Nymburk, Txekiako txapelduna; eta Igokea m:tel, Bosnia-Herzegovinako txapeldunordea eta ABA Leagueko zortzigarrena.

Multzoko lehena zuzenean sailkatuko da Last 16ko fasera; bigarrenak, berriz, H multzoko hirugarrenaren aurka jokatuko du, eta hirugarrenak, aldiz, H multzoko bigarrenaren aurka. Play in txanda batean egingo lukete hori, hiru partidatik onenera, eta bigarren sailkatuek kantxa faktorea alde izango lukete.

H multzoa talde hauek osatzen dute: Asisa Joventut, Telekom Baskets Bonn (Alemania), Bnei Hezliya (Israel) eta FC Porto (Portugal).

ALBA Berlin

Alemaniako talde historikoak Bundesligako tronua berreskuratu du Rasta Vechta eta Bamberg Baskets taldeei 3-0 irabazi, eta finaleko bosgarren partidan Bayern München mendean hartu ondoren.

Aurretik, Pedro Callesek zuzentzen duen taldea Alemaniako Kopako finalera iritsi zen, baina bi punturen aldeagatik besterik ez zuen galdu Bamberg taldearen aurka.

BCLn final-laurdenetara iritsi zen Last 16ko bere multzoan bigarren amaitu ostean, AEK Atenas taldeak bakarrik gaindituta. Final-laurdenetan, bi partidatan galdu zuen Unicaja taldearen aurka.

Slavia Praha ERA NBK

Txekiako talde berria, Slavia Praha eta ERA Nymburk taldeen arteko fusio historiko batetik sortu da.

Txapelketa menderatu ostean (lau porrot besterik ez), ERA Nymburk 21. aldiz izendatu zen txapeldun, finaleko zazpigarren partidan Pardubice garaituta. Bere aldetik, Slavia Praha taldeak mailari eustea lortu zuen denboraldiaren azken txanpan.

BCL-n, Nymburk final-laurdenetara igaro zen Dreamland Gran Canaria edota Trieste bezalako taldeak bidean utzita, baina Final Four-erako kanporaketan ezin izan zuen Rytas Vilnius txapeldunaren aurka.

Igokea m:tel

Bosnia-Herzegovinako txapeldunordeak ABA Leagueko zortzi talde onenen artean sartzea lortu zuen. BCL-n ezin izan zuen balentria borobildu, multzo oso gogor batean Galatasaray, Würzburg eta Pallacanestro Trieste taldeen aurka erori ostean.

Etxeko ligako finalean, KK Bosna taldearen aurka galdu zuten, kanporaketa amaiera oso estu batean.