Guztira 54 taldek Patrick Baumann House of Basketball saskibaloiaren etxean jarriko dute arreta asteazkenean, Basketball Champions Leagueko 11. denboraldiko zozketan.
Talde horietatik hogeita hamar zuzenean sailkatuta daude Denboraldi Erregularrerako, eta bi talde Sailkapen Faseko Txapelketen bitartez batuko dira; txapelketa horietan hogeita lau talde lehiatuko dira.
Denboraldi Erregularreko multzoen eta Sailkapen Faseko txapelketen zozketa-ekitaldia zuzenean emango da BCL-ren YouTubeko kanal ofizialean.
Denboraldi Erregularra
Denboraldi Erregularrak launa taldeko zortzi multzo izango ditu.
Zozketari begira, zuzenean sailkatutako hogeita hamar taldeak eta Sailkapen Faseko bi txapelketetako irabazleak lau ontzitan banatuko dira, zortzi talderekin bakoitzean. Ontziak BCLren Kluben Sailkapenean eta BCLren Herrialdeen Sailkapenean oinarritzen dira.
Denboraldi Erregularreko taldeak honela banatuta daude ontzietan:
- 1. ontzia: AEK BC, Galatasaray MCT Technic, Hapoel Holon, Rytas Vilnius, Slavia Praha ERA NBK, Telekom Baskets Bonn, UCAM Murcia, Unicaja
- 2. ontzia: ALBA BERLIN, Asisa Joventut, Cholet Basket, Falco KC Szombathely, Nanterre 92, Pallacanestro Reggiana, Peristeri Betsson, SIG Strasbourg
- 3. ontzia: BC Juventus Utena, Bnei Penlink Herzliya, Igokea m:tel, Legia Warszawa, Pallacanestro Varese, Sabah BC, Spartak Office Shoes, Windrose Giants Antwerp
- 4. ontzia: BK KVIS Pardubice, BMA365 Bamberg Baskets, Cibona, FC Porto, Surne Bilbao, Trabzonspor, Sailkapen Faseko irabazlea 1,Sailkapen Faseko irabazlea 2
Play-In serieak eta Final-zortzirenetako multzoak
Ez da zozketa gehigarririk egingo Play-In-etarako eta Final-zortzirenetarako.
Denboraldi Erregularreko alboko multzoetan bigarren eta hirugarren postuetan sailkatutako taldeak elkarren aurka arituko dira hiru partidatako Play-In serieetan (A2 v B3, B2 v A3; C2 v D3, D2 v C3; E2 v F3, F2 v E3; G2 v H3, H2 v G3), eta bikote bakoitzeko irabazleak aurretik zehaztutako Final-zortzirenetako multzo batera igaroko dira:
- I multzoa: A1, E1, C2/D3, G2/H3
- J multzoa: B1, F1, D2/C3, H2/G3
- K multzoa: C1, G1, B2/A3, E2/F3
- L multzoa: D1, H1, A2/B3, F2/E3
Zozketaren mugak: Denoraldi erregularreko fasean mugak aplikatuko dira liga bereko taldeen artean; hau da, herrialde bereko klubak ezingo dira multzo berean egon.
2026-27ko Denboraldi Erregularra 2026ko urriaren 6an hasiko da.


